Biharko Europako Eguna aitzakiatzat hartuta, Elkarrekin Foro Lokala egin dute Urretxun. Ekitaldi hau Aldundiak antolatu du. Europako beste herri batzuekin senidetutako hiru herrik parte hartu dute: Urretxuk, Idiazabalek eta Antzuolak. Urretxu Alemaniako Schwarzenbruck herriarekin anaituta dago eta orain arte kirol eta kultur arloan garatu dute harreman hori. Aurki beste pauso bat emango dute: 70 gazteri hiru urtez Europan lan egin eta ikasteko aukera emango diete. Aldundiak elkarlan eredu hau gainontzeko herri guztietara zabaldu nahi du.
Urretxuko udal ordezkariak Alemanian egon ziren eta Schwarzenbruck-ekoek hango garapen agentziarekin harremanetan jarri zituzten. Bertan, Movipro programaren berri izan zuten. Programa honi esker, Gipuzkoako 70 gaztek Alemanian ikasteko eta lan egiteko aukera izango dute. Hiru urte emango dituzte Alemanian.
DBH titulua duten 18 eta 27 urteko guztiek eman dezakete izena. Hautaketa irailean egingo dute. Ondoren, hautatuek aleman eskolak hartuko dituzte. Maiatzean joango dira Alemaniara. Ostatua doan izango dute. Goizean ikasi egingo dute eta arratsaldean lanera joango dira. 900 euro inguruko soldata jasoko dute.
Aldundiaren eta Udalaren helburua ez da gazteak Alemaniara bidaltzea, baizik eta gazteen formazioa hobetzea. Udala handik itzultzen direnean hemengo lantegietan lana izan dezaten ere lan egiten ari da.
Zabaletak gaurko foroan eman du egitasmo honen berri. Antzuolako eta Idiazabalgo alkateek ere euren anaitze esperientzien berri eman dute. Ondoren, aurreskua dantzatu dute, Europar Batasuneko ereserkia jarri dute eta Europar Batasuneko bandera altxatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.