Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Gaztedia Zumarragako EAJren lehentasuna izango da

Urretxu eta Zumarraga
Zumarragako EAJ
2015/05/14
Otamotz
Iñigo Peñagarikanok EAJren programaren berri eman du. Gazteak beren jardunaren lehentasuna izango direla esan du jeltzaleak, “aukera bat izateko eskubidea dute”. Enplegu plan bat martxan jartzeko asmoa agertu du, Eusko Jaurlaritzako Lehen Aukera plana osatuko duena. Emakumezko gazteak oraindik eta okerrago daudela dio eta %10eko hobaria jasoko luketela adierazi du. Hurrengo agintaldian gazteentzat 250 lanpostu sortuko lituzketela esan du eta milioi bat euroko inbertsio bat egingo luketela. Beste proposamen bat ere egin du, etxebizitzaren alokairua bultzatuko dute, alokairuan ematen diren etxeetako jabeei hobariak eskainiko dizkiete eta Alokabiderekin hitzarmen bat sinatuko lukete. Puntuz puntu aletu du Iñigo Peñagarikano Zumarragako EAJko alkategaiak hauteskunde programa:
  1. Gardentasuna eta partaidetza. Udaleko batzar informatiboak herritarrei zabaldu, baita eztabaida foroak ireki ere.
  2. Gizarte zerbitzuak. Kudeaketa gardenaren alde egin du. Jubilatu etxearen eraberritze proiektua babestuko dute. Etxez etxeko janari zerbitzu baten alde agertu dira, adinekoei zuzendutakoa. Apartamentu tutelatuen proiektua berriz martxan jarri nahi dute.
  3. Berdintasuna. Indarkeria jasan duten familiei laguntzea ipar gisa jarri du Peñagarikanok eta Urolako geltokia aipatu du espazio gisa. Gizonezkoen inplikazioa bultzatzearen aldeko agertu da. “Datuek Zumarragan gazteen artean indarkeria matxista gertatzen ari dela diote”
  4. Kultura. Kultur taldeekin sarea osatu nahi dute, udala zerbitzu bezala ikusten du esparru horretan, ingurune sortzaileagoa bultzatu nahi dute, haurrentzako ludoteka bat egin eta entsegu lokalak martxan jarri nahi dituzte gazteez osatutako musika taldeentzat.
  5. Kirola. Balioak berreskuratzearen alde egin du et adinekoen kirolari bultzada eman nahi diote. Urretxuko Udalarekin elkarlanaren beharra ikusi du.
  6. Euskara. Ezagutzak gora egiten duen arren, “Zumarragan euskara gutxi entzuten da”. Batez ere aisialdian sustatzearen alde agertu da eta “udalak, bere mezua sinesgarri egin nahi badu, udal barruan ere euskara bultzatu beharko du”.
  7. Ingurumena. Aire kalitatearekin daukagun arazoa garbia dela dio. Mankomunitatean landu beharreko gai gisa ikusten du. Urola ibaiaren egoera hobetzeko urratsak lehenbai lehen ematearen alde agertu da. Gaikako zabor bilketaren alde egin du, bosgarren edukiontziaren partaide direla dio eta Zumarragako datuak ikusita bultzada eman behar zaiola esan du.
  8. Hirigintza eta auzoak. Auzoak “era ezberdinean zaintzen” direla dio alkategai jeltzaleak. Eitzagan estalitako gune bat sortuko lukete pilotalekua estalita, adinekoentzat zentro bat sortzeko asmoa agertu du eta jolas parke baten beharraz ohartarazi du. Etxeberrin haur parkea estaliko lukete. Leturian Gi-632 errepidearen bulebarizazioaren alde lan egiteko konpromisoa hartu du eta igogailuaren zein San Isidroko lotunea ondoen egiteko formula bilatzeko asmoa agertu du. Urola kalean oinezkoei tokia egiteko beharra azpimarratu du. Artiz auzoan Telefonicako antena handik ateratzeko konpromiso irmoa azaldu du eta Muno eraikuntza enpresaren orubean aparkaleku bat egiteko aukera aztertuko dutela esan du. Kalebarren urbanizatzeko eta Euskadi plazako arkupeak egokitzeko asmoa agertu du. Goiko aldean bidegorri bat egingo lukete, gerora erdigunearekin lotuko luketena. Okendo kalean Beasaindik datozen ibilgailuen sarrera egiteko aukeraz aritu da.
  9. Garapen ekonomikoa. Goierri beheko herrien indarra azpimarratu du, “laguntzeko prest daude eta gu haiengan hurbiltzearen alde gaude”. Enpresa txikiak produktuaren eta prozesuaren jabe izan behar direlakoan dago eta mankomunitatetik bultzada eman behar zaiela dio. Prestakuntzan gakoa jarri du alkategaiak, “lana egongo dela esan digute, baina prestatutako langileentzat”.
  10. Merkataritza. Merkatarien plataforma digital bat martxan jarri, neurrira diseinatutako prestakuntza eta erakuslehio izango diren lokalen alokairua aipatu ditu.
  11. Prestakuntza. Ugle eskola geriatriko zaharrera zabaltzeko aukera ikusi du, prestakuntza eta lana uztartzearen alde egin du.
  12. Gaztedia. “Nahiko berdintasunezko gizartea da euskalduna, baina gazteenak ez daude ondo, krisiaren ondorioak nozitu dituzte. Gazteak gure lehentasuna izango dira eta horregatik gazteekin amaitu nahi izan dugu gure aurkezpena”.
“Zumarragako denon artean egin behar dugu, denok lana eginez eta denok parte hartuz” hitzekin amaitu du aurkezpena EAJko alkategaiak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT