Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Bizikleta erabiltzeak saria du

Urretxu eta Zumarraga
2015/09/18
Otamotz
Aurten ere Goierri garaiko udalerriek Europako Mugikortasun Astearekin bat egin dute. Helburuetako bat bizikletaren erabilera bultzatzea da eta horretarako Eskerrik asko bizibiltzeagatik kanpaina antolatu dute. Asteartera arte, bizikleta egunerokoan erabiltzen dutenek saria jasotzeko aukera dute. Kale dinamizatzaile batek pegatinak eta fruitu lehorrak ematen dizkie bizikletan ikusten dituenei. Ekimen honen helburua eguneroko joan-etorrietan (erosketak egiteko, lanera edo ikastera joateko…) bizikleta erabiltzen duten pertsonak saritzea da. Aldi berean, herritarrak bizikletaren onuraz sentsibilizatzea du helburu. Onurak asko dira: osasuna hobetzea eta praktikotasuna (aparkatzeko arazorik ez, garraiobide azkarra da…). Kanpaina hau Goierri garaiko udalek eta Uggasa garapen agentziak antolatu dute. Bizikleta erabiltzeak saria du, beraz. Hala, geroz eta gehiago dira bizikleta erabiltzen duten bizilagunak. Osasunarentzat eta ingurumenarentzat onuragarria dela konturatu direlako, azken urteetan sentsibilizazio kanpainak egin direlako eta bidegorriak eraiki direlako. Ahal duen guztietan bizikleta erabiltzen duenetako bat, Inma Hernandez Legazpiko Udaleko Ingurumen teknikaria da. «Bizikleta erabiltzea oso erosoa da. Mugikortasun Astea dela baliaturik, jendeak proba egin beharko luke. Balia dezatela aste hau autoa alde batera utzi eta beste modu batera mugitzeko», aipatu du legazpiarrak. Hernandezek bizikletan ibiltzea «gozamena» dela dio. «Askoz ere erlaxatuagoa iristen naiz toki guztietara. Zumarraga edo Urretxun bilera bat dudan bakoitzean, bizikleta hartzen dut. Autoa erabiltzen nuenean baino lasaiago heltzen naiz. Gainera, ez dago aparkalekua bilatu beharrik. Autoarekin denbora asko galtzen da aparkaleku bila», azaldu du. Joserra Agirre urretxuarra iritzi berekoa da. Duela 30 bat urte hasi zen bizikleta garraiobide bezala erabiltzen, Gasteizen ikasten zuenean. Egun, lanera joateko erabiltzen du. «Lehen oinez joaten nintzen eta euria egiten zuenean autoz. 900 metro egiteko autoa hartzea ez zela fundamentua pentsatu nuen eta bizikleta erabiltzen hasi nintzen. Euriarekin eta elurrarekin ere bizikletaz joaten naiz. Euritako prakak jartzen ditut eta aterkia ere erabili izan dut». Merezi duela oso argi du. «Autoan baino lehenago heltzen naiz eta ez dut kutsatzen. Gainera, autoak lehen kilometroetan kutsatzen du gehien eta bidaia oso motzak egitea txarra da autoarentzat». Uggasak bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak eman ditu eta horri esker ere erabiltzaile gehiago daude. Ikastaroan parte hartu zutenek ere Europako Mugikortasun Astearekin bat egingo dute: bizikletan ibiltzeko elkartuko dira. «Horrelako ikastaro gehiago antolatzeko asmoa dugu. Hori dela eta, zein hobekuntza egingo lituzketen galdetu genien. Bizikletan ibiltzeko gelditzea ondo egongo zela esan ziguten eta hori egingo dugu», azaldu du Josune Makaia teknikariak. Irteeraren helburua bizikleta eguneroko lanak egiteko oso baliagarria dela erakustea da. «Kalera bizikletarekin aterako gara eta kafetxo bat hartuko dugu. Ondoren, enkarguak egingo ditugu. Kafetxoan, errepideko segurtasunari buruz hitz egingo dugu. Gainera, erosketak nola eraman eta bizikleta giltzarrapoarekin nola lotu azalduko dugu». Uggasak antolatu dituen bi ekimen hauez gain, Legazpiko Udalak bereak antolatu ditu. Asteartera arte herriko auzoak lotzen dituen Junetorri autobusa doan izango da. Helburua legazpiarrek autobus hau probatzea eta autoa erabiltzeari uztea da. Legazpiarrek bizikleta martxa ere antolatu dute. Datorren asteartean egingo dute, 18:30ean. Laubide kalean elkartuko dira eta Euskal Herria plazan bukatuko den ibilbide bat egingo dute. Txikienak Txorronea parean elkartuko dira gainontzeko txirrindulariekin, handik zuzenean plazara joateko. Martxa honen helburua bizikleta eguneroko ibilbideetarako oso egokia dela aldarrikatzea da. Ekitaldia adin guztietako herritarrei zuzendua dago: helduak, gazteak eta haurrak. Abiadura mugatuta egongo da (10 kilometro orduko) eta parte hartzaile guztiek kaskoa eraman behar dute. Amaieran ogitartekoak eta fruta banatuko dituzte txirrindularien artean.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT