Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zaborraren tasa %25 igoko dute Urretxun

Urretxu eta Zumarraga
2015/10/30
Otamotz
Urretxuko osoko bilkuran edukiontzi grisak jartzea eta zaborraren tasa %25 igotzea onartu dute, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk aurka bozkatu du eta Irabazi abstenitu egin da. Errefusarentzako edukiontzi grisari dagokionez, berdearen ordez jarriko da. Itziar Agirre zinegotziak Sasietako zabortegia diru-iturri bat zela (beste mankomunitateei beraien zaborra uzteagatik kobratzen zitzaien) eta zabortegia ixteak diru-iturri hori bukatzea ekarri duela gogoratu zuen. Aurrerantzean udalek sortzen duten zabor kopuruaren arabera ordainduko dute eta edukiontzi grisarekin errefusa gutxiago sortzea espero dute. Gainera, berdea baino gutxiagotan hustuko da. 2016an kontzientziazio kanpainak egingo direla ere aurreratu zuen. EH Bilduk gaia ez zela batzordetik pasa kritikatu zuen. “”Formak ez zaizkigu gustatu eta fondoa ez da nahikoa landu”, esan zuen Unai Badiolak. EAJkoek formak ez direla egokienak izan onartu zuten, baina datorren urtean urretxuarrek ahalik eta gutxien ordaintzea nahi bada, edukiontzi grisa lehenbailehen jarri behar dela esan zuten. Azken urteotan gai honi buruz askotan hitz egin dela gaineratu zuten. Zabor bilketa sistema zein izango den erabaki ondoren, zaborraren tasa %25 igotzea erabaki zuten. “Sasietak %36ko igoera proposatu zigun, baina azken unean, edukiontzi grisa jartzen bagenuen, %25a igotzearekin nahikoa izango zela esan zuen. Igoera oso altua da, baina egoera dena da”, esan zuen Agirrek. EH Bilduk igoera progresiboa defendatu zuen. Ordizian hala egingo dutela gogoratu zuen. Bestalde, 2016an udalak Fondo Foraletik gehiago kobratuko duela esan zuen eta diru hori erabiltzea proposatu zuen. Agirrek igoera progresiboa egiteko lehen urteetan udalak bere poltsikotik ordaindu behar duela aipatu zuen. “Bagenekien hau helduko zela, baina batzuei ez zitzaien komeni hauteskunde urtean tasa igotzea”. Gainontzeko zerga eta tasa guztiak izoztu egin dituzte. Honetan, denak alde agertu ziren. Herriko biktimen errekonozimendua bultzatzeko aitorpen instituzionala ere onartu zuten, EAJren, EH Bilduren  eta Irabaziren botoekin. PSE-EEk aurka bozkatu zuen. Honen abiapuntua Jaurlaritzak alkateei egindako deialdia da. Bi urretxuar dira indarkeriak hildakoak: Jose Mari Etxaniz errefuxiatua eta German Gonzalez UGTko kidea. Jon Luqui alkateak gai honetan elkartzera deitu zituen alderdiak eta herritarrak. PSE-EEko zinegotziek aurka bozkatu zuten. “Mozio hau ez dago adostuta. Zure ahalegina eskertzen dugu eta mingarria zaigu ezezkoa ematea”, esan zuen Javier Martinek. EH Bilduko Oihane Zabaletak mozio honekin bizikidetza lantzeko lehen hazia jarri dela esan zuen. “Enpatia sortu behar dugu. Herrietan sortzen diren ekimenek inpaktu handiagoa dute, herritarrengandik gertuago baitaude. Gaur pauso garrantzitsu bat eman dugu eta ziur hurrengo lau urteetan gehiago emango ditugula”. Luquik gai hau lantzen daramaten hilabete eta erdian guztien borondate ona nabaritu duela esan zuen eta PSE-EEko zinegotziei eman zizkien eskerrak, bereziki. Osoko bilkuran Gurutze Santun babestutako etxebizitzak esleitzeko kudeaketari buruzko hirigintza-hitzarmena ere onartu zuten, EAJren, EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin. Irabazik aurka bozkatu zuen, etxebizitza gehiago egitearen aurka dagoelako. Gurutze Santun (ikastolak hilerri ondoan duen lursailean) babes ofizialeko 53 etxebizitza egingo dira eta udala arduratuko da eskaera zerrenda osatzeaz eta, beharrezkoa balitz, zozketaz. Bertan, promozio libreko 88 etxebizitza ere egingo dira. Honi guztiari esker, ikastolak bere eraikinaren berrikuntza hasi ahal izango du. Bukatzeko, osoko bilkuran fracking-aren aurkako mozioa eta Askapenako kideak aske uztearen aldekoa ere onartu ziren. Fracking-aren aurkakoa denek onartu zuten. Askapenako kideen aldekoa EAJ, EH Bildu eta Irabazik onartu zuten. PSE-EEko zinegotziek ez zuten gaia eztabaidatu, epaitegietan dagoelako.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT