San Martin jaiak ospatu dituzte Aginagan
Aginaga auzoan San Martin egunean hasi zituzten jaiak, txupina bota eta Oleta Elkartean hamaiketakoa eginez, eta asteburuan amaitu dituzte. Haurrentzako jolasak eta auzokoen arteko toka txapelketa egin zituzten larunbatean. Atzo, berriz, pilota partidak, bertsolariak eta herri kirolak izan ziren, besteak beste. Iluntzeko bertso saioarekin amaitu zituzten jaiak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide