Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Argazkilaritzak izango du pisua Ostadarren 28. Mendi Astean

Urretxu eta Zumarraga
2015/11/20
Otamotz
Ostadar Mendi Taldeak 28. Mendi Astea antolatu du datorren asterako, asteazkenetik igandera. Aurreko urteetan baino ekintza gutxiago antolatu dituzte, baina «kalitate handikoak». Besteak beste, mendiari lotutako argazkiak ikusteko aukera izango da, bai herritarrenak, baita kanpoko argazkilarienak ere. Dudarik gabe, argazkilaritza da aurtengo mendi astearen protagonista. Ekitaldi aipagarriena Javier Camachoren argazkien emanaldia da, datorren asteazkenean Zelai Arizti aretoan egingo dutena. «Himalayan ateratako argazkiak erakutsiko ditu, kalitate oso handikoak; merezi du ikusteak», adierazi du Jon Mikel Insaustik, Ostadar Mendi Taldeko kideak. Iruñekoa da Camacho, eta bi zaletasun partekatzen ditu: mendia eta argazkilaritza. Sei zortzimilako ditu igota, eta hainbat argazkilaritza lehiaketa irabazita. Besteak beste, Ostadarrek antolatutako mendiko argazki lehiaketak irabazi zituen 2011n eta 2012an. Mountain Dreams emanaldian —euskaraz, mendiko ametsak—, espedizio ezberdinetan ateratako argazkiak erakutsiko ditu. Mendiaz gain, mendien magaletan aurkitu izan dituen herrixken eta hango jendearen argazkiak ere bai. Argiarekin jokatzen du Camachok, eta gauez ateratako argazki asko ditu. Rio Tinto erakusketa Herrian bertan ere badira, ordea, argazkilari onak, eta aukera izango dute Ostadarren Mendi Astean haien argazkiak erakusteko. Azaroaren 12az geroztik Rio Tinto erakusketa dago Zelai Arizti kultur etxean. Bost argazkilariren lanak ikus daitezke erakusketan, tartean Carlos Mediavilla urretxuarrarenak eta Iosu Garai legazpiarrarenak. Josu Fernandez, Cesar Lera eta Diego Lopez dira beste hiruak. Azaroaren 29ra arte egongo da irekita. Iazko ekainean Rio Tintoko (Huelva, Espainia) meategietan ateratako argazkiek osatzen dute erakusketa. Lau egun pasa zituen han boskoteak, argazkiak ateratzen. «Izugarri ederra izan zen; begiratzen zenuen lekura begiratzen zenuela, argazkia ateratzeko zerbait interesgarria ikusten zenuen», azaldu du Mediavillak. Koloreekin, meategiko urak sortzen dituen mugimenduekin eta texturekin jokatu dute, batez ere. «Argazki gehienetan xehetasunaren bila joan gara». Lehen aldiz jarri dute erakusketa herrian. Aurretik, ordea, Tafallan (Nafarroa), Donostian eta Soraluzen (Gipuzkoa) egon da ikusgai. Argazkiekin jarraituz, Juan Mari Gabilondo Zumarragako mendizaleak ere bere argazkiak erakutsiko ditu datorren asteazkenean, Urretxuko Aizpuruenea kultur etxean. Urtero parte hartzen du Gabilondok Ostadar mendi astean, Euskal Herriko Mendiak diapositiba emanaldiarekin. «Lehenengo urtean izan ezik, beste edizio guztietan parte hartu du», esan du Insaustik. Irteerarako izen ematea Bestalde, haurrengan ere argazkilaritzarako afizioa ereiteko asmoz, Haur Argazki Rallya antolatu dute aurten seigarrenez. Azaroaren 1ean Anjel Etxeberriaren oroimenez egindako irteeran atera zituzten argazkiak, Irimon eta Zazpi Puntetan. Guztira 46 haurrek parte hartu dute, eta datorren ostegunean egingo dute sari banaketa. Dena ez da, ordea, argazkilaritza izango. Mendi astea bukatzeko, ibilaldia egingo dute igandean, Aizkorri parke naturalera. Arantzazutik abiatuko dira, eta honako lekuetatik pasako dira: Duruko saroia, Malla, Ezkista aterpea, Biozkornia, Artzanburu trikuharria, Iferrutz lepoa, Enaitz, Urbia, Elorrola lepoa, Otxarriko basoa, eta buelta Arantzazura. Gero, Arantzazuko Sindikan bazkalduko dute. Autobusa 08:00etan aterako da Elizkaletik. Azaroaren 27rako eman behar da izena, bai ibilaldirako, baita bazkarirako ere. Mendi astean zehar antolatutako ekitaldietan eman ahalko da izena.
EGITARAUA. Azaroak 25, asteazkena. 20:00etan, Euskal Herriko Mendiak. Juan Mari Gabilondoren argazkien erakustaldia. Azaroak 26, osteguna. 20:00etan, Haur Argazki Rallyaren sari banaketa. Urretxuko Labeaga aretoan. Azaroak 27, ostirala. 20:00etan, Mountain Dreams. Javier Camacho mendizalearen argazki erakustaldia. Zumarragako Zelai Arizti zinema aretoan. Azaroak 28, larunbata. 19:00etan, batzar nagusi orokorra. Zelai Arizti kultur etxean. Azaroak 29, igandea. 08:00etan, mendi irteera Aizkorriko parke naturala.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT