Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Ikastola aurten hasiko da bere eraikinak zaharberritzen

Urretxu eta Zumarraga
2016/01/13
Otamotz
Urretxu-Zumarraga ikastolak handitze eta zaharberritze lanak aurten hastea espero du. Pasiotarren eraikina (Katekesiarena) udalaren eskuetara pasako da, eta honek ikastolari utziko dio. Bertan Haur Hezkuntzako ikasleak kokatuko dituzte. Egungo eraikina ere barrutik berrituko dute. Urretxuri eta ikastolari oso lotuta dauden eraikuntza historikoak direnez, kanpotik dauden bezala utziko dituzte. Barrutik, berriz, egungo hezkuntza ereduen beharretara egokituko dituzte. Ikastolakoen nahia obra udan hastea da, baina «justu samar» dabiltzala aipatu du Montse Alkorta ikastolako zuzendariak. Hiru estudiori proiektuak eskatu dizkiete eta, hasteko, pasiotarren eraikina zaharberritzea espero dute. Hala, eguneroko jardunarekin jarraitu ahal izango dute. Pasiotarren eraikina berritu ondoren, gainontzeko instalazioak berritzen hasiko dira. Obrak, ikastolak Gurutze Santun dituen lurrak saldu heinean egingo dituzte. Zati bat saldu dute dagoeneko eta aurki hasiko dira lehen etxebizitzak egiten. Ikastola eredu pedagogiko berri bat lantzen ari da eta horren arabera diseinatuko dute eraikinen barrualdea. «Gela klasikoak desagertu egingo dira. Espazioek irekitzeko eta ixteko aukera emango dute, talde ezberdinek besteekin lan egiteko aukera eduki dezaten. Bestalde, ikasgelak pasillotik ikusiko dira». Kanpokoa bere horretan utziko dute. «Ahalik eta gehien errespetatuko dugu eraikuntza. Barrutik ere, eraikinaren altxorrak mantentzen saiatuko gara, oso elementu politak dituelako. Hiru estudioei hori eskatu diegu». Jatorrizko eraikina berreskuratu nahi dute, pasiotarrek apaizetxe izateko eraiki zutena. «Hazteko beharra izan dugunean egin ditugun eraikinak bota egingo ditugu: pilotalekuak eta gimnasioa, adibidez. Izan ere, fatxada politenak ezkutatuta ditugu. Gure asmoa haurren parkean gimnasio berri bat egitea da». Garrantzia handia ematen dio eraikinen jatorrizko itxura berreskuratzeari. «Landa inguru batean gaude eta hemen ezin da edozer gauza egin». Proiektu «xumea» izango dela gehitu du. «Gurutze Santuko lurrengatik zenbat diru jasoko dugun badakigu eta, beharbada, ez da nahikoa izango eraikinak berritzeko. Hori dela eta, 2018ko Kilometroak festa antolatzea eskatu behar dugu». Prozesua luzea izan da, baina itxaroteak merezi izan duela dio. «Pedagogi eredu berriari egokitutako eraikina izango dugu. Udalak pasiotarrekin hitzarmena sinatzea eta ondoren eraikina guri uztea bakarrik falta da. Alderdiak ados daude eta gauzak ez okertzea espero dugu», azaldu du ikastolako zuzendariak. 2016a oso urte garrantzitsua izango da ikastolarentzat. Izan ere, obrak hasteaz gain, 50. urteurrena ospatuko dute. Hasteko, logo lehiaketa egingo dute. Logo berria irailean aurkeztuko dute, urteurren ekitaldiei hasiera emateko. Alkortak ezin du asko aurreratu. «Sorpresak egongo dira. Sortzaileak eta pasiotarrak gogoratuko ditugu, noski. Liburua, bideoa, argazki lehiaketa, bazkaria eta jaialdia ere egongo dira. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute ekitaldien antolaketan».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT