Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Urola triatloi taldeko izarraren agurra

Urretxu eta Zumarraga
2016/02/04
Otamotz
Ibone Sanchez triatloilari arabarrak sekulako emaitzak lortu ditu Plazaola ATA Urola taldearekin eta Madrilgo talde batek fitxatu du.  Urola «penaz» utzi du, baina ezin dio eskaintzari uko egin. Herrietako kirol taldeen helburua ez da txapelketa garrantzitsuak irabaztea, baizik eta herritarrei kirola egiteko aukera eskaintzea eta herrian kirol zaletasuna bultzatzea. Dena den, noizean behin, harribitxiren bat azaltzen da. Hori da Plazaola ATA Urola Zumarraga eta Urretxuko triatloi taldeari gertatu zaiona:?Ibone Sanchez laudiotarrak beraiekin lehiatzea erabaki zuen eta sekulako emaitzak lortu ditu. Madrilgo talde batek eskaintza bikaina egin dio eta hara joango da. Sanchez Gasteizko talde batekin lehiatzen zen, Urolara etorri aurretik. «Lagun batek, Iban Gonzalezek, Urolan lagunak ditu. Zumarraga eta Urretxuko taldean oso giro ona dutela esan zidan eta hona etortzea erabaki nuen. Berehala, Idoia Garderen eta Aitor Alberdiren laguna egin nintzen. Alberdi arduratu da nire prestaketaz». Urolarekin emaitza bikainak lortu ditu. «Taldekide guztien laguntzari esker lortu ditut horren emaitza onak. Lehiaketetara denok elkarrekin joaten gara eta hori oso polita da. Motibatzeko eta kirola indar handiagoz bizitzeko balio du». Euskal Herriko triatloi zirkuitua bi aldiz irabazi du:?2013an eta 2015ean. Bere lorpenak beste talde batzuen arreta piztu du eta, hala, Saltokik eta Madrilgo Diablillos de Arribak beraiekin aritzea eskaini diote. Madrilgo taldearekin fitxatzea erabaki du. «Espainiako txapelketan esperientzia falta zitzaidala konturatzen nintzen. Ez nago proba handietan parte hartzera ohituta eta estrategian kale egiten nuen. Madrilgo taldeak proba handietan parte hartzea eskaini dit. Ez dut helburu zehatzik. Nire helburua, urtetik urtera hobetzea da. Aurki 27 urte egingo ditut eta korrikan eta igerian moldatzen naiz hobekien. Bizikleta gainean, hobetu beharra dut». Urola uzteak pena eman dio. «Penatuta noa. Urolaren koloreak defendatzen jarraitzea gustatuko litzaidake, baina oso garestia izango zen. Madrilgo taldeak garraioa, izen-ematea eta ostatua ordaintzen dit». Urretxun eta Zumarragan lagun asko egin ditu. «Urolakoek nire erabakia ulertu dute. Beraiei ere pena ematen diela esan didate». Iñaki Etxaniz triatloi taldeko kideak eskerrak eman nahi dizkio arabarrari. «Urolara etorri zenean ez genuen ulertzen zer egiten zuen gurekin: Estatu mailako probetan hamar lehenengoen artean sailkatzen da! Azkenean, talde batek fitxatu du. Guretzat gozamena izan da Ibone gurekin edukitzea. Gainera, berari esker, gure taldea ezaguna egin da». Bide batez, herritarrak triatloia egitera animatu nahi ditu. Gazteek laguntzak jasoko dituzte. Informazio gehiago nahi dutenek, Urretxuko Ipeñarrieta kaleko Zerki dendara jo dezakete edo info@urolatriatloia.com helbidera idatzi.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT