Erakundeetako ordezkariak Arcelor Mittaleko langile batzordearekin elkartu dira
Euskal Jaurlaritzako, Aldundiko eta Goierri garaiko udaletako ordezkariak Arcelor Mittaleko langileekin elkartu dira gaur arratsaldean, eguerdiko bilera nola joan den jakiteko. Bileran Eusko Jaurlaritzak duela bi aste egindako proposamena ere aztertu dute. Bileran, Arantxa Tapia sailburuak, Ainhoa Aizpuru diputatuak eta lau alkateek parte hartu dute.
Eguerdian langile batzordeko kideak zuzendaritzarekin elkartu dira Donostian eta bileratik haserre irten dira zuzendaritzak ez dielako bere asmoen inguruko informazio zehatzagorik eman. Hala, kontsulta epea hasitzat ez ematea adostu dute. Hurrengo bilera ostegunean egingo dute, Zumarragan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide