Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

447 txirrindularik parte hartuko dute bihar Urola Garaia BTT Maratoian

Urretxu eta Zumarraga
2016/05/13
Otamotz
Urola Garaia BTT Maratoiaren laugarren edizioa egingo dute bihar. Urtero bezala, bi ibilbide egongo dira aukeran: bata 80 kilometrokoa eta bestea 40koa. Txirrindulariak Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo dira, 08:30ean. Proba honek GOIERRIKO HITZAren laguntza du. 447 txirrindularik parte hartuko dute, iaz baino gehiagok. Ibilbide luzekoak Goierri garaiko lau mendi ezagunenetako gailurretatik pasako dira: Legazpiko Korosti (951 metro), Urretxuko Irimo (896 metro), Ezkio-Itsasoko Izazpi (967 metro) eta Zumarragako Beloki (651 metro). Ibilbide motzekoak Korosti eta Irimotik bakarrik pasako dira. Ibilbide luzeak 3.200 metroko desnibel positiboa du eta motzak 1.800 metrokoa. Goierri kirol elkarteak antolatzen duen proba hori Goierriko gogorrena da. Ez bakarrik ibilbideen luzera eta desnibelagatik, baita kilometro asko bidexketatik egiten direlako ere. Gainera, bidexka asko lokaztuta egoten dira. Azken egunotan ez du euri asko egin, baina ostiralerako eta larunbaterako euria eman dute. Antolatzaileek hiru aparkaleku jarriko dituzte parte hartzaileen eskura: La Salle-Legazpi ikastetxekoa eta lizeokoa autoentzat eta Gainzuriko saskibaloi pistakoa autokarabanentzat. Bestalde, txirrindulariek bi herrietako kiroldegietan dutxatzeko aukera edukiko dute. Gainera, bizikletak garbitzeko toki bat egokituko dute. Anoa postuak Anoa postuei dagokienez, irten aurretik gosaria emango diete. Ibilbidean, berriz, hiru anoa postu egongo dira. Beraietan arazo mekanikoak konpontzeko laguntza eskainiko diete. Helmugan laugarren anoa postu bat egongo da. Dortsalak Ederrena pilotalekuan jaso behar dira: bihar 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean 07:30etik 08:15era. Mikel Beitia antolatzaileak dagoeneko dena prest dutela aipatu du. Urtero bezala, toki askotatik etorritako txirrindulariek parte hartuko dute. «Aurten, Leon, Burgos, Madril, Katalunia, Zaragozatik… etorriko da jendea». Proba oso gogorra da eta horrek kanpotar asko erakartzen ditu. «Inguru honetako proba gogorrena da, bai luzera aldetik eta bai desnibel aldetik. Kanpotik etortzen direnek oso gogorra dela, baina mendiko bizikletaren izpiritua hori dela diote. Izan ere, beste proba batzuetan pistetan ibiltzen dira. Gurean, berriz, bidexketan gora eta behera ibili behar dira denbora guztian. Indarra eta abilezia behar dira». Urola Garaia BTT Maratoiaren beste protagonistetako bat lokatza izaten da. «Ibilbidea primeran dago, baina euria egiten badu, lokatz asko egingo da», aurreratu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
4

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
5

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
6

Urretxuko San Joan sua

2025/06/24
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT