Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

«Arteak hezkuntzan garrantzia handiagoa eduki beharko luke»

Zumarraga
2016/06/16
Otamotz
Maite Arboniesek (Zumarraga, 1989) Zumarragako Santa Isabel jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa irabazi du. 2010ean ere berak irabazi zuen lehiaketa hori. Umetatik gustatzen al zaizu artea? Beti asko gustatu zait eskulanak egitea. Beasainen Batxilergo artistikoa egiteko aukera zegoen, baina hemen gelditu nintzen eta zientziak ikasi nituen. Orduan konturatu nintzen ez zela hura niri gustatzen zitzaidana eta artea ikasi behar nuela. Zein ikasketa egin zenituen? Arte Ederrak ikasi nuen eta ondoren irakasle izateko master bat egin nuen. Ordutik, ikastaro asko egin ditut. Egun, arteterapia eta sormen ikastaroak egiten ari naiz. Arteterapia artea eta psikologia uztartzen dituen laguntza mota bat da. Nola dago lan mundua? Norberak bere bidea aukeratu behar du. Niri haurrak eta hezkuntza asko gustatzen zaizkit. Arteak hezkuntza munduan orain arte eduki duena baino garrantzia handiagoa eduki behar duela uste dut eta horretan ari naiz. Nire garaian plastika ikasgaiari oso garrantzia txikia ematen zitzaion, baina plastikaren eskutik gauza asko landu daitezke. Sormena oso garrantzitsua dela esaten dute eta artea sormena lantzeko oso baliagarria da. Erakusketa asko egin al dituzu? Sekula ez naiz erakusketa bat egitera ausartu. Jendeak nire lanak erakusteko esaten dit, baina nire lanak nireak dira. Oso zaila egiten zait erakustea. Hori dela eta, lehiaketetara ere ez naiz aurkezten. Nire erakusketa bakarra gurasoen etxean dago. Nolakoak dira zure lanak? Azkenaldian ez dut asko margotu, haurrei tailerrak ematen ari bainaiz. Normalean, margolanak berak esaten dit nondik jo. Elementu asko nahasten ditut: akuarela, papera… Arte Ederrak ikasten ari nintzenean serigrafia eta grabatua asko gustatu zitzaizkidan, baina horiek egin ahal izateko tresna asko behar dira. Arte abstraktua ala figuratiboa gustatzen al zaizu? Beti sartzen dut elementu figuratiboren bat. Gauza anbiguoak asko gustatzen zaizkit. Baita marrak ere. Mantxak eta marrak nahasten ditut. Koloreei dagokienez, boladak izaten ditut: batzuetan biziak erabiltzen ditut eta besteetan ilunak. Ez duzu lehiaketetara aurkezteko ohiturarik, baina Zumarragako jaietakoa bi aldiz irabazi duzu dagoeneko. Hiru aldiz aurkeztu naiz. Irailean Asiara joango naiz lau hilabeterako eta lehiaketan parte hartzea erabaki nuen, ea zortea nuen. Beste behin, lehengusina eta biok ipuin lehiaketa batetara aurkeztu ginen. Berak ipuina idatzi zuen eta nik marrazkiak egin nituen. Kartelean zapiak eta ezpata dantzarien gerrikoa ageri dira. Ez nuen Antio edo dantzariak margotzeko gogorik, askotan erabili baitira. Kontzeptu bat erabiltzea pentsatu nuen. Dantzarien soka aukeratu nuen. Hala, soka bat margotu nuen. Ondoren, dantzarien zapiez gogoratu nintzen. Eskuetan margotu nahi ez nituenez, sokan zintzilik jarri nituen, banderatxoak izango balira bezala. Ondoren, dantzarien gerrikoa gehitu nien, buelta emanda. Sinpleegia zela iruditu zitzaidan, baina beti hori gertatzen zait. Egia esan, gustura gelditu nintzen. Epaimahaikideekin hitz egin al duzu? Batekin bakarrik hitz egin dut, kalean. Deigarriena letren konposaketa iruditu zitzaiela esan zidan. Letrei garrantzia handia ematen diet. Irudiari lehentasuna ematen diogu, baina letrak kartel baten erdia izan daitezke. Asiara zoazela esan duzu. Bikotearekin noa, lau hilabeterako. Birmania, Kanbodia, Laos… ezagutzera goaz, baina beharbada margotu ere egingo dut. Ideia bat dut, baina ez dakit garatuko dudan: bidaia osoa marrazkitan jaso nahi dut, haurrak protagonista direla.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT