Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Irudi bat eta hamaika ekitaldi, 50 urteak ospatzeko

Urretxu eta Zumarraga
2016/06/21
Otamotz
Urretxu-Zumarraga ikastolak 50 urte beteko ditu udazkenean eta lehiaketa bat antolatu du urteurreneko logoa aukeratzeko. Ander Perez urretxuarrak irabazi du. Logoa atzo aurkeztu zuten Urretxuko kultur etxean. Ekitaldi berean, urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien berri eman zuten. Perezek 23 urte ditu eta Arte Ederrak ikasi du. Datorren urtean ilustrazio master bat egingo du. Ikasketak iaz bukatu zituen eta azken urtebetea bere teknika hobetzen eman du. Gainera, hainbat lehiaketatan parte hartu du. Valentzian antolatzen duten bat eta ikastolarena irabazi ditu. 50. urteurreneko logoa «modernoa eta sinplea» dela esan zuen. «Ikastolaren logoaren koloreak erabili ditu eta irudi berritzaile bat ematen saiatu naiz. Oso pozik nago lehiaketa irabazi dudalako».
Ikastolaren_50__urteurrene(3)

Ander Perez, irudi berriarekin.

Aipatzekoa da ikastolak bere logoa ere berritu behar duela. Perezek sortutako irudia datorren urtebete honetan erabiliko dute, urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldietan. Urtarrilean ekin zioten urteurrena prestatzeari. Talde bat testigantzak jasotzen ari da, ikastolaren historiari buruzko liburua eta bideoa prestatzeko. Irailean, berriz, logo berria duen materiala salgai jarriko dute. Helburua ez da dirua lortzea, baizik eta talde izaera indartzea. Gainera, ikastolakoak Urretxuko Santa Anastasia jaietako protagonistak izango dira: pregoia irakurriko dute eta Euskal Jai eguneko desfilean parte hartuko dute. Horretarako, karroza bat egingo dute. Abenduaren 3an Euskararen Eguna modu berezian ospatuko dute. Datorren urtean ere makina bat ekitaldi egongo da, urteurren ospakizunak ikasturte amaiera arte luzatuko baitira. Urtarrilean argazki erakusketa egingo dute eta otsailean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Irri Banda ikuskizuna eskainiko dute. Ikuskizun honetan herriko musikariek ere parte hartuko dute. Gainera, ikastolakoek Irrintzi dantza taldekoekin eta Antxiñako Ama txistulari taldekoekin kantaren bat abestu eta dantzatuko dute. Izan ere, bi elkarte horiek ere 50. urteurrena ospatuko behar dute. Martxoan liburua eta bideoa aurkeztuko dituzte Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Ekitaldi horretan ikastolako sortzaileak eta talde eragileak omenduko dituzte. Ikasle ohien bazkaria Maiatzean, berriz, mendi ibilaldi bat egingo dute eta ikasle ohiek bazkaria egingo dute. Bukatzeko, ekainerako kontzertu bat antolatuko dute. Urretxu-Zumarraga ikastolak 1966ko urrian eman zituen lehen pausoak, Lourdesko Ama ikastola izenarekin. Izan ere, Lourdesko Amaren parrokiak utzitako lokaletan hasi zuen bere ibilbidea. Atzoko ekitaldian herritik eta herriarentzat sortutako egitasmoa dela gogoratu zuten. «Herritik sortutako proiektua izanik, gaur egun ere herriari ematen diogun zerbitzua azpimarratu nahi dugu. Herritik sortu eta herriarentzat lan egiten dugu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT