Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Busca Isusiren jaiotzaren mendeurrena ospatuko dute igande honetan

Urretxu eta Zumarraga
2016/09/01
Otamotz
Datorren asteartean Jose Maria Busca Isusi gastronomo zumarragarraren jaiotzaren mendeurrena beteko da eta Kofradia Gastronomikoen Kofradiak, Euskal Gastronomia Akademiak eta Zumarragako Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte mendeurrena ospatzeko. Ekitaldiak igandean eta asteartean izango dira. Igandean kofradia gastronomikoek topaketa bat egingo dute. 10:30ean elkartuko dira eta 11:00etan kalejira egingo dute, Zelai Arizti parketik aterata. 12:00etan ospakizun-ekitaldia egingo dute Zelai Arizti aretoan. Lauran Buscak bere aitari buruz hitz egingo du eta Juan Jose Lapitzek Inventario de repostería en Euskal Herria liburua aurkeztuko du eta Busca Isusi saria emango diote. Ondoren, Carmen Agirre Busca Isusiren alargunari urrezko izokinaren intsignia emango diote. Ekitaldiarekin bukatzeko, bertaratuek Eguzki Lore zortzikotearen emanaldiaz gozatuko dute. Zelai Ariztitik Etxeberri jatetxera joango dira. Bertan, bazkaria egingo dute. Parte hartu nahi dutenek, 943 72 12 11 telefono zenbakira deitu behar dute. Asteartean beste ekitaldi bat egongo da: Busca Isusiri buruzko hitzaldia egingo dute, 19:00etan, kultur etxean. Jose Maria Busca Isusi 1916an jaio zen eta 1986an zendu zen. Trenbidearen eraikuntzan lan egitera etorri eta Ezkio-Itsasoko neska batekin ezkondu zen italiar baten biloba zen. Natur Zientziak eta Bromotologia ikasketak egin zituen. Jendeak ondo jatea nahi zuen eta bere liburuek, egunkarietako artikuluek eta irratsaioek arrakasta handia izan zuten etxekoandreen artean. Luis del Olmoren Protagonistas saioan kolaboratzen zuen eta Del Olmok Busca Isusi Argiñanoren aurrekoa izan zela idatzi zuen. Busca Isusiren etxera etxekoandreek idatzitako ehunka gutun iristen ziren. Etxean, irratian ematen zituen aholkuak jarraitzen zituzten. Agirre alargunak Otamotz aldizkariari emandako elkarrizketa batean, seme-alabei arrain urdina ematen ziela aipatu zuen. Enpresaria ere bai Zumarragako gastronomoa enpresa munduan ere aitzindaria izan zen. Martzillan produktu izoztuen enpresa ireki zuen: Estatu espainiarreko lehena. Gainera, Zumarragako buzkantza lehiaketaren sortzailea izan zen. Egun, lehiaketa hau bere oroimenez antolatzen da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT