Aldundiak Azkoitia-Zumarraga errepidea berrituko du
Aldundia Azkoitia-Zumarraga errepidea (GI-631) berritzeko proiektua prestatzen ari da. Asmoa lanak legealdi honetan bertan hastea da. 23 milioiko inbertsioa egingo du. GI-631 errepidea 3.700 ibilgailu inguruk erabiltzen dute egunero. Horietako asko kamioiak direnez eta errepidea oso bihurria denez, denbora asko behar da 13 kilometro egiteko. Aldundiaren asmoa hiru tokitan hirugarren errei bat egitea da, aurreratzeak errazteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide