Haurrentzako estanpazio tailerra, larunbatean Antioko interpretazio zentroan
Lirain Jauregik estanpazio tailerra emango du larunbatean, 16:30etik 18:30era, Antioko interpretazio zentroan. Tailer hau 5-10 urteko haurrei zuzendua dago eta parte hartu nahi dutenek 3 euro ordaindu behar dute. Zelai Arizti kultur etxean eman behar da izena. Osteguna da horretarako azken eguna.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide