Antxiñako Amaren txistu kontzertua, bihar Zumarragan
Antxiñako Amaren Gabonetako txistu kontzertua bihar izango da: 19:30ean Zumarragako Beloki pilotalekuan. Sarrera libre izango da, pilotalekua bete arte. Euskal Herri osotik etorritako txistulariekin batera, bi herriotako hainbat musikarik eta dantzarik parte hartuko dute: Secundino Esnaola musika eskolako ikasleak, Goiargi eta Kimets abesbatzek, Gorobel metal boskoteak, Irrintzi eta Lurra dantza taldeek, Maddi eta Garazi Martin, Mikel Alustiza eta Mila Alvarez abeslariek, Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza trikitilariek, Zuhaitzaren Soinua txalapartari taldeak, Carlos Sagi perkusio-joleak, Jose Quintas baxu-joleak eta Asier Alkorta gitarra-joleak. Koreografia Iker Rodriguez eta Idoia Bastidak egin dute eta aurkezle lanetan Larraitz Urrestilla eta Joanes Segurola arituko dira. Irudi muntaia Aitor eta Lierni Goiak, Josu Perezek eta Carlos Mediavillak egin dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide