Gurutz Linazasorok hitzaldia emango du gaur Zelai Arizti kultur etxean
Joxe Mari Iparragirre institutuak 50 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko ikasle ohiek hitzaldiak egingo dituzte. Lehenengoa gaur izango da, 19:30ean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Gurutz Linazasoro neurologoak hitz egingo du, Javier Calzada pediatra lagun duela. Linazasorok Poliklinikan eta Inbiomed fundazioan lan egiten du eta hainbat liburu idatzi ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide