Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea|Kultura

Otsaila berotzeko makina bat ekitaldi

Urretxu
2017/02/10
Otamotz
Otsaila urteko hilerik gogorrenetakoa da haurrentzat eta beraien gurasoentzat: hotza eta euria nagusi dira eta haurrek ez dute nora joan. Zorionez, Urretxu eta Zumarragako udalek makina bat ekitaldi antolatu dute: euskarazko zine emanaldia, txotxongiloak, inauteriak… Aurten ez dira aspertuko! Hasteko, joan zen igandean Balto pelikula eman zuten. Igande honetan, berriz, Rudy, txerri azkarra filma emango dute. Emanaldia Urretxuko Labeaga aretoan izango da, 17:00etan. Pelikula honetako protagonista txango batetik txerri batekin itzultzen den haurra da. Txerri horrek makina bat arazo sortuko du. Filmaren iraupena 90 minutukoa da eta, beti bezala, euro baten truke, haurrek zozketa batean parte hartuko dute. Hilaren 19an, berriz, txotxongilo saio bat egongo da. Rosa Maria Martinez eta Lagunak taldeak Nahia eta Neo lana antzeztuko du. Lan horretako protagonista Nahia izeneko neskatoa da. Bere txakurrarekin eta espazioko izakiekin hamaika abentura biziko ditu. Txotxongilo saio hori Labeaga aretoan izango da, 17:00etan. Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, 5 euroan: 16:00etan, Labeaga aretoan. Pertsona bakoitzak lau sarrera eskuratu ahal izango ditu gehienez. Bestalde, Zelai Arizti kultur etxeko eta Urretxuko Udaleko Facebook-ean hiruna sarrera bikoitz zozkatuko dituzte. Txotxongilo saio hori Urretxu eta Zumarragako haurrentzako antzerki egitarauaren barne antolatu dute. Martxoaren 19an Gorakada taldeak Titirikontu antzeztuko du, maiatzaren 7an Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Tipi, tapa, Korrika!, urriaren 22an Markeliñek Kartoibiraka eta azaroaren 19an Anita Maravillasek Pintto, Pintto. Emanaldi guztiak 17:00etan izango dira, Labeaga aretoan, pailazoena ez ezik. Horiek bi emanaldi eskainiko dituzte, 16:30ean eta 18:30ean Ederrena pilotalekuan. Emanaldi guztietaz gozatzeko aukera ematen duten bonoak Urretxuko kultur etxean daude salgai. Haurrenak 20 euro balio du eta haurrari heldu batekin joateko aukera ematen dionak, 30. Bonoak hilaren 17a arte egongo dira kultur etxean. Hilaren 19an, 16:00etatik 17:00etara, Labeagan salduko dituzte. Inauteriak Hurrengo asteburuan haurrek inauteriez gozatzeko aukera edukiko dute. Ostiralean, otsailak 24, dantzaldia egongo da Zelai Arizti pilotalekuan. Eguraldi txarra egiten badu, Beloki pilotalekuan egingo dute. 16:30etik 19:30era izango da. Larunbatean, 12:30ean, mozorro topaketa egongo da Iparragirre plazan. 17:30ean, berriz, musika eskolako ikasleek desfilea egingo dute. Inauteriekin bukatzeko, 18:00etatik 21:00etara dantzaldia eta mozorro lehiaketa egongo dira Gernikako Arbola plazan. Otsailean haurrentzako tailer bat ere egongo da. 28an egingo dute, 17:00etan, Urretxuko liburutegian. Karetak egingo dituzte. Hilaren 20tik 24ra eman behar da izena, liburutegian.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT