Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara|Kultura

Festa handi bat antolatu dute Martxoan Bertsoaren 15. edizioa ospatzeko

Urretxu eta Zumarraga
2017/02/16
Otamotz
Bertsoak Urretxu eta Zumarragako txoko guztietara helduko dira datozen asteetan. Izan ere, Gipuzkoako herri arteko txapelketak eta Martxoan Bertsoa programak bat egingo dute. Aurtengo finalaren inguruan festa handi bat ospatu behar dute, ekimenaren 15. edizioa dela eta. Herri arteko bertso txapelketan Urretxu eta Zumarragako bi taldek parte hartuko dute: Potoxop eta Simimimisol. Azken talde honek bihar ekingo dio txapelketari. Lasarte-Oriako taldearekin neurtuko ditu indarrak, 23:00etan gaztetxean. Datorren ostiralean, hilaren 24an, Aian abestuko dute. Potoxop taldekoek, berriz, hilaren 24an ekingo diote txapelketari. Oiartzunen abestuko dute. Ligaxkako bigarren eta azken saioa martxoaren 11n izango dute: Zumarragako Amalur elkartean abestuko dute. Oñatiko Txinparta taldea izango dute aurrez aurre. Multzo bakoitzeko talde onena hurrengo fasera pasako da. Martxoan Bertsoa programako txapelketari dagokionez, martxoaren 3an hasiko da. Hiru kanporaketa eta finala jokatuko dituzte. Kanporaketak martxoaren 3an, 4an eta 10ean izango dira, Apatxe, Motz eta Fox tabernetan. Finala, berriz, martxoaren 25ean izango da, gaztetxean. Lau saioak 23:00etan hasiko dira. 15. edizioa dela eta, finala festa handi bat izatea nahi dute. «Egun osoko egitarau bat prestatzen ari gara eta edizio guztietan parte hartu duten bertsolariak elkartu nahi ditugu. Bazkari jendetsu bat egin nahi dugu eta bazkalostea bertsoz eta kantuz girotu. Finalarekin emango diogu amaiera egunari. Aipatzekoa da 100 lagun baino gehiagok parte hartu dutela txapelketa honetan», azaldu dute bertso eskolako kideek. Bazkaria Ederrena pilotalekuan izango da eta txartelak aurki jarriko dituzte salgai. Bazkaldu aurretik poteoa egingo dute. Txapelketa Martxoan Bertsoa ekimeneko ekitaldi nagusia da, baina beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte. Martxoaren 17an bi izango dira, Urretxuko gaztetxean. 20:00etan Autobiographikal taldearen poesia antzeztuaz gozatzeko aukera egongo da. 23:00etan, berriz, Bertxortan taldeak seriotasunari barre egiteko bideak proposatuko ditu. Bertsopaper lehiaketa Bestalde, martxoaren 31n Urretxu eta Zumarragako eskolarteko bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dituzte. Ekitaldi hau Zelai Arizti aretoan izango da. Txapelketa hau Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eta DBHkoei zuzendua dago. Lanak martxoaren 4a baino lehen aurkeztu behar dira, Urretxuko eta Zumarragako kultur etxeetan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT