Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

«Gorputzak uzten didan bitartean, jaurtiketak egingo ditut»

Zumarraga
2017/03/02
Otamotz
Ainhoa Toledok (Zumarraga, 2000) hiru domina lortu ditu Euskadiko txapelketan: urrezkoa mailu jaurtiketan eta zilar eta brontzezkoa diskoarekin. Azken hau, maila absolutuan. Zein kirol egin zenituen atletismoan hasi aurretik? Futbola asko gustatzen zitzaidan eta 10 bat urterekin Urolan jokatu zuen. Baina 12 urterekin lagun batek atletismoan izena eman zuen eta atzetik joan nintzen. Leire Irizar du izena eta abiadura probetan parte hartzen du. Berari eskerrak eman beharrean nago! Hasieratik jaurtiketa probetan aritu al zinen? Ez. Modalitate ia guztiak probatu nituen: krosa, altuera jauzia, abiadura probak, luzera jauzia… Jaurtiketetan, pisujaurtiketarekin hasi nintzen. Ondoren, xabalina jaurtiketa egin nuen eta, gero, diskoa. Duela bi urte mailuarekin hasi nintzen. Luzera jauziak gustura egiten nituen, baina jaurtiketak gusturago oraindik. Diskoa eta mailua dira zure jaurtiketa tresna kuttunak. Diskoarekin eta mailuarekin gusturago sentitzen naiz bolarekin baino. Emozioak oso ezberdinak dira. Bola 9-10 metrora bidaltzen nuen. Diskoa eta mailua askoz ere urrutirago bidaltzen ditut. Hori dela eta, sentsazioak askoz ere biziagoak dira eta motibazioa handiagoa. Motibatuta zaudela nabarmena da. Orain arte emaitza bikainak lortu dituzu. Orain dela bi urte, mailua probatu eta berehala, Euskadiko txapelketa irabazi nuen eta Espainiako txapelketan parte hartu nuen. 12. postua lortu nuen. Mailuan hasieratik emaitza onak lortu nituen eta horrek asko motibatu ninduen. Euskadiko txapelketetan zortzi domina lortu ditut. Espainiako txapelketara ez naiz itzuli. Ea aurten lortzen dudan. Orain arte lortutako emaitzekin gustura egongo zara. Beno… Markak hobetu nahi ditut. Euskadiko errekorrak nahiko urruti ditut. Atleta onak egon dira. Mailuari dagokionez, Dorleta Oiarbide adibidez. Denboraldi batean berarekin entrenatu nuen. Aurtengo nire helburu nagusia lehiaketaren batean Espainiako txapelketan parte hartzeko behar den gutxienekoa lortzea da. Ez da erraza izango, baina gogo bizia dut eta horrek zailtasunak gainditzen laguntzen du. 48 bat metroko jaurtiketa egin beharra dut. Diskoarekin eta mailuarekin jarraitzeko asmoa al duzu? Bai. Izan ere, biak gustatzen zaizkit. Askok biak uztartzea ezinezkoa dela diote, baina oraingoz emaitza onak lortzen ari naiz eta ez dut bietako bat baztertu nahi. Oraindik ez dakit bietako zein den gehien komeni zaidana. Ez dago jakiterik non bukatuko dudan. Diozun bezala, oso zaila da biak uztartzea. Gainera, Argixaon jaurtitzaileok ez ditugu entrenatzeko baldintza egokiak. Anexoan kaiola bat behar dugu. Haurrak daude-nean ez naiz mailua edo diskoa botatzera ausartzen. Beti ez duzu ondo botatzen asmatzen eta mailua eta diskoa ez dira jostailuak. Oso arriskutsuak dira. Nola entrenatzen duzu orduan? Zelai nagusiko harmaila txikiaren goialdera botatzen ditut diskoa eta mailua. Baldintza horietan ezin dut luzera entrenatu, baina bai altuera. Askotan, mailua eta diskoa goran gelditzen dira eta bila joan beharra dut. Gainera, behean ez dut zirkulurik eta zirkulu gabe entrenatzea kaltegarria da. Zein distantziara botatzeko gai naizen jakiteko eta jaurtiketak zirkulutik egiteko, 16:30a aldera etorri behar naiz entrenatzera: haurrak etorri aurretik. Udalak sare bat jartzeko asmoa du. Ea egia den. Nor da zure entrenatzailea? Javi Gomez. Oso gustura nago berarekin. Asko lagundu nau eta berari esker lortu dut lortu dudan guztia. Hemen ez dugu proba bakoitzeko entrenatzaile bat eta berak diseinatzen dizkigu urte osoko entrenamenduak. Gainera, bera da zein proba komeni zaigun esaten diguna. Sekulako lana egiten du. Aitari ere eskerrak eman nahi dizkiot, lehiaketa guztietara eramaten bainau. Telebistan atletismo probak ikusten al dituzu? Bai. Asko gustatzen zait atletismoa ikustea. Gainera, ikusiz asko ikasten da. Jaurtiketetan aditua den entrenatzailerik ez dudanez, bideoak ikusiz ikasten dut. Lehiaketen aurretik, urduri banago, jaurtiketa bideoak ikusten ditut. Horrek asko lasaitzen nau. Benetako afizioa duzu. Hala da. Gorputzak uzten didan bitartean, jaurtiketak egingo ditut. Asko gustatzen zait eta horrek gero eta gehiago entrenatzeko indarra ematen dit. Behartuta ari bazara, entrenamenduak oso pisutsuak egiten dira. Atletismoa nire bizitzako zati bat da jada. Astean lautan entrenatzen dut, zortzi bat ordu guztira. Argixaon ez dira jaurtitzaile asko egongo… Hiru bakarrik gaude eta ni naiz mailua eta diskoa jaurtitzen dituen bakarra. Gainera, neska bakarra naiz. Aitari eta lagunei mailua jaurti behar nuela esan nienean, benetako mailu bat jaurti behar nuela uste zuten. Orain, denek dakite zer den mailu bat. Hori lortu dut behintzat.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT