Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara|Kultura

HITZA doan, udalarekin harremana euskaraz eduki nahi duten gazteentzat

Urretxu eta Zumarraga
2017/03/10
Otamotz
Bigarren urtez jarraian, Zumarragako Udalarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzten gazteek GOIERRIKO HITZA egunkaria eta GoiBerri aldizkaria doan jasoko dituzte urtebetez. Promozio hau 2016an 18 urte bete dituzten gazteei zuzendua dago. Udalak gutun bana bidali behar die iaz 18 urte bete zituzten zumarragar guztiei, ekimenaren berri emanez. Udalarekin harremanak euskaraz izan nahi dituztenek, esku orria bete eta hilaren 30a baino lehen udaletxean aurkeztu behar dute: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Posta elektronikoz ere bidali dezakete, euskara@zumarraga.eus helbidera. Kasu honetan, argazki bat ere bidali behar dute. Aurten 84 gaztek jasoko dute alkateak eta Euskara batzordeburuak sinatutako gutuna. Aitor Lizarazu Euskara teknikariak ekimen hau 2015ari zegokion txostena aztertu ondoren sortu zela aipatu du. «Gazteengana heltzea zaila da eta herritarrek udalarekin harremanak euskaraz izan ditzaketela jakitea nahi dugu». Parte hartzailearen iritzia Iaz egitasmoarekin bat egin zuenetako bat Nekane Martin da. «Etxean ez genuen GOIERRIKO HITZA jasotzen eta aukera polita iruditu zitzaidan. Egun ez naiz gurasoen etxean bizi, Farmazia ikasten ari bainaiz Gasteizen, baina astebururo HITZAren asteko ale guztiak irakurtzen ditut. Oso ondo dago momentutxo batean astean zehar herrian zer gertatu den jakiteko». Gainera, udalarekin harremanak euskara hutsean izatea oso garrantzitsua dela uste du. «Eskertzekoa da udalarekin harremana euskaraz izan ahal izatea. Pauso handia da». Gainontzeko gazteei ere ekimenarekin bat egitea gomendatu die. «Proba dezatela. Euskararen aldeko pauso bat emango dute eta euskarazko egunkari bat irakurtzeko aukera edukiko dute». Zumarragako Udaleko Euskara batzordeak, Urretxukoarekin batera, beste hamaika egitasmo antolatzen ditu euskararen erabilera bultzatzeko: Antioko interpretazio zentroari Euskaldun Berrien Ataria izena jarri zioten, urte hasieran Mingainluze lehiaketa egin zuten, joan zen asteburuan trebezia lehiaketa hasi zen, ikastetxeetan gurasoekin lehiaketa bat egin behar dute transmisioa bultzatzeko, haur jaio berrien gurasoei Hazi Hezi aldizkaria doan bidaltzen diete, Urola eskubaloi taldean programa pilotu bat abian jarri dute euskaraz entrenatzeko… Horretaz gain, etorkinei euskaraz hitz egiten ikasteko aukera ematen diete. «2016an herrian erroldatu zirenei 20 orduko ikastaroa ematen diegu eta ondoren 60 orduko beste ikastaro bat egiteko aukera dute. Gainera, haur etorkinekin errefortzu saioak antolatzen ditugu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
3

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
4

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
5

Zumarragako paleta taldeak Herriarteko Txapelketa jokatuko du

2025/05/14
Zumarraga
6

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT