Eitzan Txalaparta Eguna egingo dute, hilaren 29an
Eitzako Jai batzordeak eta Zuhaitzaren Soinua Kolektiboak Txalaparta Eguna antolatu dute hilaren 29rako. 11:00etatik 13:00etara haurrek eta gazteek txalaparta jotzeko aukera edukiko dute, 13:00etan triki poteoa egingo dute, ondoren bazkaria egongo da eta arratsaldean trikitilari eta txalapartariekin poteatuko dute. Festara Arrasateko txalapartariak gonbidatu dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide