Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Etxe askotan Etxaburuko arrain-zopa jan dute Gabonetan»

Urretxu eta Zumarraga
2017/04/28
Otamotz
Urretxuko Etxaburu jatetxeak ateak itxiko ditu gaur. Familia eta kuadrilla askoren jatetxe kuttuna da. Itziar Errasti (Bergara, 1964) da bertako sukalde-burua. Non lan egin zenuen Urretxura etorri aurretik? Bergarako Anttoni jatetxean hasi nintzen, 10 bat urterekin. Zenbat patata zuritu ote nituen! Ondoren, erretegi batean lan egin nuen. Hiru seme-alaba eduki nituen eta txikiak urte eta erdi zuenean Etxaburun hasi nintzen lanean. Txikiak 22 urte ditu jada. Nolatan hasi zinen Etxaburun lanean? Garai hartan koinata zen hemengo nagusia eta laguntzera etorri nintzen. Zenbat nagusi eduki ditu Etxaburuk? Madrildar batek ireki zuen. Bi urte eman zituen bertan. Ondoren, bere koinatak hartu zuen. Hark zortzi urte egin zituen. Haren atzetik bi langile egon ziren, horietako bat nire koinata. Ni izan naiz denbora gehien egon dena. Nolatan hartu zenuen jatetxea? Koinatak utzi egin behar zuen eta lan egiteko toki polita iruditu zitzaidan. Hemen esnatzea gauza zoragarria da. Txindoki eta Aizkorri ikusten dira eta ez daude bi egun berdin. Orain taberna eta pisua salgai edo alokairuan jarri dituzue. Nahiago dut alokairuan eman, zahartzaroa etxebizitza honetan ematea zoragarria izango bailitzateke. Pena ematen al dizue uzteak? Bai, baina seme-alabek ez dute jarraitu nahi, senarrak kamioiarekin lan egiten du eta nik eskuak gaizki ditut. Dena den, asteburuetan irekitzen ez dugunetik, hemendik kanpo mundu zoragarri bat dagoela ikusi dugu. Anaia duela urtebete hil zen, eta ospitalean zegoenean, jakin izan balu ez lukeela horrenbeste lan egingo esaten zuen. Urretxuar eta zumarragar asko ere penatuta daude. Batzuk larunbatero etortzen ziren, familia batzuk ospakizun guztiak hemen egin dituzte, batzuk ezkongabe ezagutu ditut eta egun hiru haur dituzte… Lagun asko egin ditugu. Zergatik uste duzu eduki duzuela halako arrakasta? Nik lema bat dut: nire seme-alabei emango ez niekeena ez dut jangelara aterako. Sukaldaritza tradizionala egiten dugu eta produktuari garrantzia handia eman diogu beti: Iñigo Agirre harakinaren haragia, Jaioneren arraina, Joxe Mariren ogia, Cruztarren fruta… Nire ama hil ze-nean 16 urte nituen eta oraindik ez nekien kozinatzen. Poliki-poliki ikasi dut. Gizon batek astebururo arrain-zopa eramaten du Donostiara eta familia askorentzat egin dugu arrain-zopa Gabonetan. Aste honetan arrain-zopa asko eskatu digute. Toki batzuetan lan gutxi eginda arrakasta lortzen dute. Badakit batzuk zer nolako haragi-bolak ateratzen dituzten, niri ere eskaintzen dizkidate eta… Haragi-bola horiek baino garestiago ordaintzen dut nik haragia. Jendeak haragi-bola horiek onak daudela esa-teak min ematen dit.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT