Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Kafea filosofiaren premiarako

Zumarraga
2017/07/26
Otamotz
Ikasturte akademikoa amaitu izanagatik ere, Pello Biain (Zumarraga, 1962) Urola Garaiko Lanbide Eskolako irakasleak ez du filosofia alde batera utzi, ezta haren beharra ere. Gizartean gaur egun pil-pilean dauden gaiei buruzko eztabaida filosofiko lasaia egiteko beharra sumatzen zuen, batik bat, sare sozialetako eta telebistako debate zoroen alternatiba gisa. Hala ere, dioenez ez zekien gizartean behar hori sentitzen zen edota bere irudipen soila ote zen: «Zumarragako kultur teknikariei kafe filosofikoak egiteko proposatu nienean, ohartarazi nien litekeena zela ni bakarrik edota ni eta beste bi pertsona bakarrik agertzea». Alabaina, uztailaren 5ean egindako saiora 16 pertsona azaldu ziren. Geroko saioetan ere antzekoa izan da parte hartzaile kopurua eta askok errepikatu egin dute. Gehienak emakumezkoak Parte hartzaile hauen profilari dagokionez, askotarikoak izan dira adin eta ikasketa mailari dagokionean. Emakumezkoak izan dira gehienak. Jardunaldietan jorratutako gaiak anitzak izan dira. Lehen saioan Egia behar dugu bizitzeko? galderatik abiatu ziren. Bigarrenean Maitasun erromantikoari agur esan behar diogu? galdera hartu zuten abiapuntutzat. Uztailaren 19an, azken saioan, alderdi espirituala landu beharra dagoen ala ez izan zuten hizpide.   Pello_Biain
«Helburua eztabaida filosofikoa egitea zen, ez tertutilia edo solasaldi soil bat» «Gaien aurrean partaide bakoitzak kritika eta autokritika egitea biltzen dugu»
  Pello Biainen hitzetan, «gaiok pentsatzen dugunaz pentsatzeko aitzakia izan dira». Hizpideak mahai gainean jarri, eta Biainek parte hartzaileak gai horien argudioak ematen jarri ditu eta erabilitako ideia, iritzi eta aurreiritziak aztertu ere. Azken finean, dioenez, hori baita kafe filosofiko hauen izaera: «Gaien aurrean partaide bakoitzak kritika eta autokritika egitea». Kritika eta autokritika Biainen hitzetan, «kontraesanak agertu dira eta kasu batzuetan pertsonak iritziz aldatu dira. Hala ere, ez da erraza jendeak hori onartzea. Hor azaleratzen baitira autoestimua eta identitatea. Askotan gehiegi identifikatzen gara gure ideiekin». Kontraesanak azaleratzea zen helburuetako bat eta saioen joanagatik sortu dira. Biainek, aitzitik, ez du parte hartu, bere lana eztabaida gidatzea izan baita. Eztabaidek, hala ere, oinarrizko arau batzuk bete behar zituzten: eztabaida ordenatua, geldoak, lasaiak, argiak eta zorrotzak izatea. Biainen hitzetan, «nire helburua eztabaida filosofikoa egitea zen, ez tertulia edo solasaldi soila». Helburu horri jarraiki, parte hartzaileei beraien erantzunak argudiatzea eskatu die saioetan. Jardunaldi bakoitzean jorratutako gaien aldeko eta kontrako iritziak azaldu direla aipatu du Biainek, eta saio guztiak ondorio konkretu batera heldu gabe amaitu dira. Hala ere, hiru saioen laburpenak egin ditu eta excelencia.ugleskola.org bere blogean zintzilikatu ditu partaideek, nahi izanez gero, jaso ditzaten. Saioetan zehar agertutako ikuspuntuak bildu ditu laburpenetan. Saioek izan duten harrera onarengatik eta azkeneko saioan partaideek jarraitzeko eskatu ondoren, irailetik aurrera, hilabetean behin kafe filosofiko saio bat egiteko asmoa iragarri du Pello Biainek.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT