Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Urretxuko festa parte hartzaileak

Urretxu eta Zumarraga
2017/09/14
Otamotz
Urretxuarrek Santa Anastasia jaiak oso parte hartzaileak direla esaten dute beti eta jaien aurkezpen ekitaldian hala dela argi utzi dute: hamabi elkartetako lagunek parte hartu dute. Ekitaldia astearte arratsal-dean izan zen, udaletxean. Zuhaitzaren Soinua Kolektiboko, Lurra dantza taldeko, bertso eskolako, musika tailerreko, Gazte Bideaneko, gastronomia lehiaketako, txistulari taldeko, Lekaio elkarteko, karroza desfileko, gazte asanbladako, hip-hop jaialdiko, Argazkia elkarteko eta herri kirol elkarteko ordezkariek parte hartu zuten. Zuhaitzaren Soinuako Jesus Mari Dominguez Buli-k eskerrak eman zituen, pregoia irakurtzeko eta suziria pizteko ohorea eskaini dietelako. Txistularien alardean ere parte hartuko dute eta Euskal Jaian egingo duten emanaldia berezia izango da. Lurrako Juanlu Elgarrestak folklore jaialdira Gasteiz, Lanzarote eta Poloniako taldeak gonbidatu dituztela aipatu zuen. Alardean eta Euskal Jaian ere parte hartuko dute eta Bedaioko Ingurutxoa dantzatuko dute. Bertso eskolako Gorka Azkaratek larunbat goizean, igande goizean eta euskararen aldeko kandela piztean abestuko dutela aipatu zuen. Musika tailerreko Mikel Calderonek ostiral arratsaldean kalejira eta astelehenean dantzaldia egingo dituztela gogoratu zuen. Gazte Bideaneko Oier Gabiria eta Ane Iturbek festari hasiera emango diotela aipatu zuten: ostiralerako tortilla lehiaketa eta karaokea antolatu dituzte. Igandean, karrozeroei hamaiketakoa eskainiko diete. Herri kirol tal-dearen izenean Juanjo Sagastibeltzak hitz egin zuen. Idi probak eta kuadrillen arteko sokatira lehiaketa antolatu dituzte. Joxe Jauregik gastronomia lehiaketan 52 kuadrillek izena eman dutela esan zuen. Bide batez, datorren urtean ekitaldi hau antolatzeari utziko diotela aurreratu zuen eta erreleboa eskatu zuen. Ibon Garmendia herritarrak txistulari alardera gonbidatu zituen. Besteak beste, Gorka Hermosaren bi kanta joko dituzte. Hermosa bertan izango da. Lekaiok goizeko Euskal Jaia antolatzen du. Aurtengoa artoaren eta babarrunaren lanketari buruzkoa izango da. Xabi Lasak azkena izango dela aurreratu zuen. Hamar karroza Beñat Torres eta Oier Fernandez karrozeroek aurten hamar karroza aterako direla informatu zuten. Udalari eskerrak eman zizkioten ikastaroa antolatzeagatik eta hiru eskaera egin zizkioten: itoginak konpontzeko, plataforma berriak erosteko eta takilak jartzeko. Bestalde, herritarrak desfilean beraiekin parte hartzera animatu zituzten. Txosna batzordeko Andoni Imazek eta Maialen Torresek adin guztikoentzat ekitaldiak antolatu dituztela gogoratu zuten eta jendea txosnetara joatera gonbidatu zuten. Bestalde, larunbat gauean Guinness errekor bat hausten saiatuko direla aurreratu zuten. Hip-hop jaialdiko Bingen Gomezek Z Warriors, Throw Rap, Mini14Flows&J.Jayber, Ricky Hombre Libre eta Rushblacka gonbidatu dituztela esan zuen. Bukatzeko, Argazkia elkarteko Jesus Mari Etxeberriak aurtengo argazki lehiaketan argazki bakar batekin parte hartu ahal izango dela esan zuen.
  • EGITARAUA: Urretxuko Santa Ana jaiak 2017

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT