Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Musika taldeek bihar probatuko dute lehen entsegu lokala

Urretxu,Zumarraga
2017/10/06
Otamotz
Urretxuko eta Zumarragako udalek eta aldundiak Sarraldeko lehen entsegu lokala aurkeztu dute. Musika taldeek bihar probatuko dute. Lokal hauek itsasontzietan eramaten diren edukiontziekin egin dituzte. Lau egin behar dituzte guztira. Beste hiruak abendurako prest egongo dira. Lehen lokala atzo goizean aurkeztu zuten. Ekitaldian Denis Itxaso diputatuak, Jon Luqui Urretxuko alkateak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Las Tuerkas taldeko kideek parte hartu zuten. Luquik historia pixka bat egin zuen. «Iaz, ekaitz baten ondorioz, Sarraldeko lokalak itxi behar izan genituen. Hilabete batzuen buruan, urte bukaerarako prest egongo den proiektua aurkeztera gatoz. Egitasmo berritzaile bat da: eraberritzen ari den gune batean egingo da eta birziklatutako edukiontziekin. Eraikin honek aukera asko ematen dituela ikusi dugu». Serranok Urretxu eta Zumarragaren arteko elkarlana eta aldundiarekin duten harreman ona azpimarratu zituen. Luquik bezala, aldundiari eta udaletako teknikariei eskerrak eman zizkien. Baita musika taldeei ere, «bere pazientziagatik». Diputatuaren iritzia Itxasok proiektu «eredugarri» bat dela esan zuen. «Eraikina zoragarria da eta egitasmoa elkarlanaren ondorioa da». Gipuz- koako beste herri batzuetan antzeko lokalak egokitzeko asmoa dutela gehitu zuen. Entsegu lokala bi edukiontzi elkartuta egin dituzte. Ondoren, arroka artilearekin eta aglomeratuarekin isolatu dituzte. Entsegu lokal bakoitzak 30 metro koadro izango ditu. Herriko talde guztiek ateak zabalik izango dituzte. Eskaera kultur etxeetan aurkeztu behar dute. Hurrengo pausoa kudeaketa zehaztea izango da. Egitasmoak 90.000 euroko aurrekontua du eta aldundiak edukiontziak erosi ditu (20.000 euro).

Aldundiak eta Urretxuk igerilekua berritzeko hitzarmena sinatu dute

Sarraldeko_entsegu_lokalar(2)Sarraldera joan aurretik, Denis Itxaso Urretxuko udaletxean egon zen. Bertan, berak eta alkateak hitzarmen bat sinatu zuten. Horren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak 217.000 euro emango dizkio udalari igerilekuak berritzeko. Igerilekua duela 27 urte ireki zen eta zaharkitua dago. Ur asko galtzen du eta makineria egoera txarrean dago. Udalak 600.000 euro inbertituko ditu. Putzua txikitu egingo da eta bertan helduen eta haurren igerilekua egongo dira. Putzu bakarrean. 1.000 metro koadro izatetik, 600 metro koadro izatera pasako da. Izan ere, orain arte igerilekuaren zati handi bat ez zen erabiltzen. Lanak urriaren bigarren hamabostaldian hasiko dira eta igerilekua ekainerako prest egongo  da. Obra Sasoia Eraikuntzak enpresa nafarrak egingo du. Luquik igerilekuak bi herriei zerbitzu ematen diela gogoratu zuen. «Aurten 25.000 erabiltzaile izan ditu». Eskerrak eman zizkion diputatuari. «Gaurkoa egun pozgarria da. Eskerrak emateko eguna. Kopuru polita jasoko dugu. Erabaki honekin Urretxu eta Zumarragari laguntza eskaini diozue». Itxasok datozen lau urteetan 10 milioi euro inbertituko dituztela gogoratu zuen. «10 milioi euro erabiliko ditugu kirol instalazioak eraberritzeko. Kirola egiteko erabiltzen diren instalazioei lehentasuna eman diegu eta Urretxuko igerilekua aisialdirako erabiltzen da, baina udalak egin duen lan onari esker laguntza eman ahal izan diogu», amaitu zuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT