Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

ZZ Rock jaialdiaren lehen edizioa egingo dute bihar Zumarragako trintxeran

Zumarraga
2017/10/20
Otamotz
Zarraparra kolektiboak ZZ Rock jaialdiaren lehen edizioa antolatu du biharko. Zumarragako trintxeran egingo dute, 19:00etan hasita. Lau taldek joko dute eta sarrera doan izango da. Iruñeako Kabbalah taldeak 19:00etan joko du, Australiako James McCann&The New Vindictives-ek 20:00etan, Gernikako The Riff Truckers-ek 22:30ean eta Erresuma Batuko Henri Herbert&The Fury-k gauerdian. Ondoren, 01:30etik 02:30era, musika jarriko dute. Kabbalah taldeko musikariak Las Culebras taldean egin ziren ezagun. Hauek rock and rolla eta hard rocka jotzen zuten eta Kabbalah-k, berriz, 1960ko eta 1970eko heavy iluna eta psikodelia. Aurten Spectral Ascent diskoa kaleratu dute.
Zumarragako 'trintxeran' jarri dute eskenatokia.

Zumarragako ‘trintxeran’ jarri dute eskenatokia.

James McCann gitarra-jotzaile australiarrari dagokionez, The Drones eta Gutterville Spledour Six taldeetan jo zuen 2006an bakarkako ibilbideari ekin aurretik. Aurten bere zazpigarren lana argitaratu du (Gotta Lotta Move-Boom!). Bigarren diskoa du The New Vindictives taldearekin. Zarraparrakoen esanetan, zuzeneko «indartsu eta sutsua» dute. Rock australiarra eta punk rocka jotzen dute. Gernikako The Riff Truckers taldea ere ez da motz gelditzen. «Rock amerikarra egiten duten Euskal Herriko banda onenen artean daude». Bi disko kaleratu dituzte Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin eta beraien kontzertu «indartsuetan» blues, rock and roll eta country estiloak nahasten dituzte. Henri Herbert piano jotzailearei dagokionez, The Jim Jones Revue taldearekin eman zen ezagutzera. 2015ean bakarkako ibilbideari ekin zion. Europa eta Estatu Batuetan jo du eta oraingoan bere lehen lan luzea aurkeztuko du: Live at Gypsy Hotel. Disko honetan rock and rolla, bluesa eta boogie-woogiea dira nagusi. Jaialdirako karpa bat muntatu dutela baliatuz, Zarraparra kolektibokoek datorren asteazkenerako beste kontzertu bat antolatu dute. 19:00etan The Kurt Baker Combo taldeak joko du. Talde honek power pop, rock and roll eta punk rock musikak jotzen ditu. Ondoren, 20:00etan, Soraia talde estatubatuarraren punk rock «izerditsua» entzuteko aukera egongo da. Udazkeneko Musika Zikloa Asteburu honetan dena ez da rock musika izango, ordea. Igandean Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloa hasiko da. Emanaldi guztiak Tourseko San Martin parrokian izango dira, 19:00etan. Igande honetan Cuarteto del Pino laukoteak joko du, hurrengoan Orkoiengo San Migel abesbatzak abestuko du, azaroaren 5ean Saint Angela Choir Indonesiako abesbatzak eta azaroaren 12an Urretxu eta Zumarragako Goiargi Abesbatzak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT