Duintasuna elkarteak batzar informatiboa egingo du ostegunean
Duintasuna pentsiodunen elkarteak batzar informatiboa antolatu du biharko (osteguna), bere aldarrikapenak ezagutzera emateko. Urretxuko kultur etxean egingo dute, 17:00etan. Gutxieneko pentsioa 1.080 eurora igotzea da beraien eskaera nagusia. Izan ere, aldundiek aurreko urteetan baino diru gehiago bildu dute eta pentsiodunen erosteko ahalmena, berriz, %6,5 jaitsi da 2011tik hona.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide