Memoria Atzera taldeak
1936ko gerraren eta ondorenaren testigantzak Zumarragan eta Urretxun lana aurkeztu du gaur Labeaga aretoan. Idoia Agirrek, Alex Areizagak, Haritz Berasategik eta Aritz Ormazabalek osatutako taldeak, liburua eta DVD-a osatu dituzte. 72 elkarrizketa egin zituzten eta horiekin 9 dokumental egokitu dituzte; liburua ere osatu dute. Dokumentalak udalen webguneetan ere ikusi ahal izango dira.
Bestalde, Zelai Arizti kultur etxean erakusketa jarri dute, garai horretan Urretxun eta Zumarragan gertatutakoa laburbilduta.
Liburua eta dvd-a salgai
10 euroan erosteko aukera izango da kultur etxeetan eta Urretxuko liburutegian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide