Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara|Gizartea

Kilometroak festaren eredu berria aurkeztu dute gaur Zumarragan

Urretxu eta Zumarraga
2018/03/17
Otamotz
Gipuzkoako ikastolen Kilometroak festa urte osoko ekimena izango da 2020tik aurrera. Urtean zehar hainbat jaialdi antolatuko dituzte eta urriko lehen igandeko festa urte osoko lanaren produktua izango da. Jaialdi hauen antolaketan ikastola ezberdinek parte hartuko dute eta helburetako bat harrobi kulturala ezagutzera ematea da. Gizartea asko aldatu da lehen Kilometroak jaia antolatu zenetik. 1977an izan zen hori eta ordutik hona jaia aldatzen joan bada ere, Gipuzkoako ikastolek aldaketa aldaketa sakonagoak egiteko beharra ikusi dute, antolatzen duten jaia gaurko garaietara erabat egokitu ahal izateko. Helburu horrekin, Kilometroak Bidea deituriko hausnarketa prozesua hasi zen 2015eko irailean. Bidean, jaiaren historia aztertu da, gaur arte izandako bilakaera kontuan hartuz, eta egungo egoeraren analisi sakona egin da. Kilometroak festaren eredu berria atzo aurkeztu zuten, Zumarragan. Izan ere, aurtengo Kilometroak Urretxu-Zumarraga ikastolak antolatuko du. 2020. urtetik aurrera Kilometroak festak hamar premisa beteko dituela esan zuten: ikastolen mugimenduaren misioa bete, Ikastolen Elkartea sendotu, ikastola bakoitzaren komunitatea sendotu, parte-hartzea areagotu, naziotasuna indartu, xede ekonomiko errentagarria birkokatu, azken jaia urte osoko emaitza bihurtu, berritzaile eta garaikidea izan, jaiaren dimentsioa birkokatu eta ikasleak ahaldundu. Orain arte bezala, Kilometroak jai bat ospatuko da eta hori antolatzeko ardura ikastola batek hartuko du, Baina, horrez gain, urtean zehar beste hainbat jaialdi txiki egitea da asmoa. Horiek egiteko ardura beste ikastola batzuek hartuko dute. Jaialdi guztiak sartuko dira Kilometroak ekimenaren barruan. Gaur egun, dagoeneko, Kilometroak ez da urriko lehen igandean ospatzen den jaia soilik. Urte osoko ekimen eta lanak daude: arropa salmenta, Gure Zozketako txartelen salmenta… Ideia horretan gehiago sakonduk da 2020. urtetik aurrera. Ikasleak ahalduntzeko eta haien parte hartzea bultzatzeko bidean ere aurrerapauso batzuk eman dira azken urte hauetan Erronka ekimenarekin. Urte osoan hainbat gaitan lehiatzen dira ikastoletako ikasle taldeak eta horrek euren arteko harremanak sendotzen laguntzen die, Kilometroak jaian modu aktiboan parte hartzera bultzatuz. Etorkizunean parte hartzea ere handitu nahi da. Gaur egun, kultura kontsumitzaile hutsak dira jaira gerturatzen direnak. Eredu berrian, berriz, ikasleak eta beraien familiak kultur ekimenen sortzaile izango dira. Ikastolek kulturaren harrobi izan nahi dute eta Kilometroak jaian urtean egindako sorkuntzei lekua egingo zaie. Naziotasuna indartzeari ere garrantzia eman nahi zaio. Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia da, baina ikastolek osatzen duten komunitateak herrialdea gainditzen du: Euskal Herri osoan hedatua dago. Hori dela eta, ikastolen aldeko jaietan naizio sentipena landuko dute. Horregatik, aurrerantzean, beste lurraldeetako ikastolei eta hauek antolatzen dituzten jaiei ere laguntza eskainiko zaie harremanak sendotzeko eta elkarlanean hainbat egitasmo burutu ahal izateko. Aldaketa 2020rako aurrikusten bada ere, hausnarketa prozesuan antolatu diren Kilometroak jaiek hainbat keinu egin dizkiote eredu berria izango denari. Bide horri eutsiko diote 2018an Urretxu-Zumarragan eta 2019an Zarautzen. Atzoko aurkezpenean hori guztia aipatu zuten. Ekitaldia antzerki saio labur batekin hasi zen. Agurtzane Aramendi aurkezleak, Estitxu Zaldua aktoreak eta ikastolako beste guraso batzuk bilera bat antzeztu zuten. Hamar premisak azaldu zituzten eta Mikel Mendizabal bertsolariak (ikastolako gurasoa hau ere) premisei buruz abestu zuen. Ondoren, Nekane Artola Kilometroak Kultur Erakundeko lehendakariak, Ane Barruso Bergarako ikastolako zuzendariak, Zigor Ibartzabal Oñatiko ikastolako zuzendariak eta Patxi Olabarria EHIko Egonkortasun arduradunak hartu zuten hitza. Bergarako ikastolak 2016ko festa antolatu zuen. Barrusok antolaketa familientzat oso nekagarria dela eta festa ikastola guztiena bada, lanaren zama ikastola bakar batek hartzea zentzurik ez duela aipatu zuen. Olabarriak ikastolen aldeko jaiak beharrezkoak direla gogoratu zuen: ikastolen eredua zabaltzeko, dirua lortzeko eta gizarteak ikastolekin duen identifikazioa areagotzeko. “Beste lurraldeetan ere beraien jaiez hausnartzen ari dira eta aurki elkarrekin urratsak emango ditugu”. Ibartzabalek egungo ereduak gauza on asko dituela gogoratu zuen. “Jada 1500-2.000 pertsona inguru mugitzen ditugu, baina parte hartzean sakondu behar da. Horretako, harrobi kulturala herriko plazara aterako dugu”. Gazteei ere hitza eman zitzaien. Urretxu-Zumarraga ikastolako Batxilergoko bi ikaslek, Irene Tejedorrek eta Jon Amundarainek, beraien belaunaldikoen izenean hitz egin zuten. Kilometroak festara ondo pasatzera eta lagunak egitera joaten direla eta alkohol eta droga kontsumoa murrizteko ekintza parte hartzaileak antolatu behar direla esan zuten. Ondoren, ikusleek galderak egiteko aukera eduki zuten. Bukatzeko, Kilometroak festaren 40 urteko historia laburtzen duen bideo bat eman zuten, Mikel Fernandez ikastolako irakasleak Miriam Luki idazle urretxuarraren testu bat irakurri zuen, Artolazabal sendia omendu zuten eta ikastolako ikasle eta guraso talde batek dantza saio bat egin zuen. Bere garaian ikastolak sortu baziren eta mende erdi beranduago bere izaerari eusten badiote, Euskal Herrian Artolazabaldarrak bezalako asko daudelako da: Juanvik Urretxu-Zumarraga ikastolaren sorreran parte hartu zuen, berak eta Kontxi bere emazteak seme-alabak ikastolara bidali zituzten, Urretxu eta Zumarragan ospatu diren Kilometroak festen antolaketan parte hartu dute eta Argiñe alaba ikastolako lehendakaria da. Juanvi, Argiñe eta honen seme-alabak, Itziar eta Markel, agertokira igo ziren eta oroigarriak jaso zituzten. IMG_3832 IMG_3836 IMG_3837 IMG_3841 IMG_3846 IMG_3851 IMG_3871 IMG_3879 IMG_3882 IMG_3893 IMG_3896 IMG_3907 IMG_3915 IMG_3931 IMG_3940 IMG_3950 IMG_3957 IMG_3958 IMG_3961 IMG_3963 IMG_3969 IMG_3974 IMG_3977  

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
6

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT