Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Poligrafo Fest! jaialdiko atariko kontzertuak, bihar Urretxun

Urretxu
2018/04/13
Otamotz
Bihar Poligrafo Fest! jaialdiaren hirugarren edizioa hasiko da Urretxun. Hiru egunetan egongo dira kontzertuak: bihar eta datorren asteko ostiralean eta larunbatean. Jaialdi hau Zarraparra kolektiboak, Bizar&Bomber-ek eta Motz tabernak antolatu dute, Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin. Bihar, 13:00etan Gernikako Arbola plazan, aurtengo kontzertuak aurkeztuko dituzte. Ondoren, Oskar Benas Instro Combo eta The Braves taldeek joko dute. Sarrera doan izango da. Oskar Benas gitarra-jotzailea da. Fermin Muguruzarekin jo zuen eta ondoren bere proiektua martxan jarri zuen. The Braves rock taldea, berriz, australiarra da. Datorren ostiralean, berriz, Hiri Galduak taldeak eta Niko Etxartek joko dute, Urretxuko Labeaga aretoan. Hiri Galduak taldeak 22:00etan joko du eta Etxartek 23:00etan. Sarrerek 20 euro balio dute eta dagoeneko salgai daude, Motz tabernan. Etxart euskal rockaren historia bizia da. Mito bat ia. Izan ere, euskal rockaren aitzindarietako bat izan zen, 1970eko hamarkadan. Urretxura Hapa Hapa bere taldearekin etorriko da. Hiru Galduak, berriz, Josu Calvo zumarragarraren egitasmo berria da. Hilaren 21eko kontzertuak, berriz, Gernikako Arbola plazan izango dira. Bost taldek joko dute, 20:00etatik aurrera. Antolatzaileek ez dakite oraindik zein taldek emango dion hasiera kontzertuari. The Jungle Fevers talde asturiarrak jo behar zuen, baina ez dute etortzerik. Larunbateko kontzertuak Libek 21:00etan joko du, 22:00etan Mice taldeak, 23:30ean The Kleejos Bandek eta 01:00etan Señor No taldeak. Sarrera doan izango da. Señor No Euskal Herriko punk rock talde garrantzitsuenetako bat da eta 25 urte daramatzate kontzertu indartsuak egiten. The Kleejos Band Zaragozako taldeak ere zuzeneko indartsua du. Rock amerikarra egiten dute eta jaialdi askotan parte hartzen dute. Liberi dagokionez, Libe Gartzia de Kortazar gasteiztarraren rock taldea da. Bigarren diskoa aurkeztuko dute: Ilargia erori da. Gartzia de Kortazarrek Sorkun eta Ekonekin jo du, besteak beste. Bukatzeko, Mice Miren Narbaiza eibartarraren proiektu berria da. Joseba B. Lenoir gitarra jotzailearekin etorriko da.
  • Gaizka Oiartzabal: «Poligrafo Fest jaialdian primerako  musikariek joko dute»
 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT