Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

'Mugitu Algarak' elkartasunezko dantza jaialdia larunbatean

Urretxu
2018/05/02
Otamotz
Lide Mendiaraz, Leire Iriarte, Nerea Arakistain eta Mikel Aranzadi Donostiako Deustu Unibertsitateko komunikazio graduko ikasleak dira. Publizitatea ikasgaian gobernuz kanpoko erakunde bati publizitate kanpaina bat egitea egokitu zaie lan gisa, eta hortik elkartasunezko dantza jaialdi hau antolatzeko ideia. Algaraklown ospitaleko pailazoen elkarte bat da, eta Donostiako Ospitalean jarduten dute, batez ere. Astero, klown bikote bat bertara gerturatzen da gai-xoak bisitatzera, haien egonaldia arintzeko helburuarekin. Taldeko hiru neskek azaldu dutenez, «Algaraklown taldeko kideak ikasgelan izan genituen bisitan, eta beren egoeraren berri eman ziguten». Ikasleak taldetan banatuta pailazo elkartearen neurrira egindako publizitate kanpaina bat egin behar dute ikasgaiko lan moduan. Publizitate kanpainaren helburua bikoitza da, «Algaraklown ezagutzera ematea, eta erakundea diruz laguntzeko bitartekoak bilatzea», zehaztu dute. Lehendabiziko lana antolatu beharreko ekintza zehaztea izan zen. «Ia hasieratik garbi izan genuen dantza jaialdiarena», diote. Izan ere, Arakistain Azkoitiko eta Urretxuko Dantzaki dantza taldeko kidea da, eta Mendiaraz urretxuarra Irrintzi dantza taldekoa. Hala, bi musika estilo, «areto dantza eta euskal dantza», uztartuz elkartasun jaialdi bat egitea erabaki zuten, Mugitu Algarak izenburupean. Larunbatean, Labeagan Behin ekintza zehaztuta, «transmititu nahi genuen mezua zehaztea» izan zen hurrengo lana, dio Iriartek. «Sudur gorria izan da aukeratutako irudia, alpargata zuri-gorriz eta areto dantzako zapataz lagunduta» diote. Zailtasunik handiena jaialdia burutzeko aretoa aurkitzea izan dela esan dute. Azpeitian eta Azkoitian bila ibili eta gero, Urretxuko Udalak Labeaga aretoa erabiltzeko aukera eman zien. «Udalak asko lagundu digu, kartelak ere beraiek inprimatu dizkigute», diote esker onez. Dantza jaialdia datorren larunbatean izango da, 19:00etan. Sarrerak euro batean jarriko dituzte salgai 18:00etatik aurrera Labeaga aretoko leihatilan bertan. Sudur gorriak erosteko aukera ere izango da bertan.  

Algaraklown, irribarreen bitartez sendatzeko gai den erakundea

Algaraklown2Algaraklown elkartea 2011n sortu zen Donostiako bi pailazok Madrilen egiten ari ziren ospitaleko clown ikastaro batean elkar ezagutu zutenean. Amparo de Miguelek eta Saioa Aizpuruak clown talde bat osatu nahi zuten Gipuzkoan, eta horretan batu zituzten euren indarrak hurrengo hilabeteetan. Proiektura batu ziren beste 10 laguni prestakuntza eman, eta proiektua abian jartzeko prozesua amaituta, 2012ko azaroan hasi ziren lehenengo bisitaldiak egiten Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ama-haurren sailean. Hasiera hartan bisitak hamabostean behin egiten zituzten, baina 2014tik aurrera asteroko maiztasuna hartu zuten. Ama-haurren sailean bisitak onkologian, zainketa intentsibo pediatrikoetan, kirurgian edo neonatologian ospitaleratuta dauden haurren artean banatzen dituzte. Ingurune ludiko batetik abiatuta, beldurrak adierazteko edo errealitatea sormenez janzteko aukera ematen diete haurrei. Adinekoei arreta ere bai Algaraklownek bisita gehientsuenak ospitaleratuta dauden haurrei egiten badizkiete ere, euren jarduna zabaldu dute azken urteetan. Hala, Gipuzkoako zaharren egoitzetara joaten ere hasi dira «bizitzan aldaketa erabakigarriak izan dituzten pertsona horiekin egoteko, haien ongizatea hobetzen saiatzeko eta zentroetako egonaldia alaitzeko» helburuarekin, webgunean diotenez. Adinekoen autonomia-gaitasuna sustatzea dute helburu saio hauek, «bizi kalitatearen hobekuntza, parte hartze aktiboa eta taldekoa izatearen sentimendua bultzatzen lagunduz». 2016tik haurrei ebakuntza gelaraino ere laguntzen diete pailazoek, ebakuntzaren aurretik eta ondoren, bizi izaten duten tentsio emozionala murrizten laguntzeko. Izan ere, irribarreek  sendatzen ere laguntzen dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT