Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

Euskaraldia aurkezteko ekitaldia egingo dute bihar

Urretxu,Zumarraga
2018/06/12
Otamotz
Hainbat gizarte eragile eta erakundek Euskaraldia izeneko ariketa sozio-linguistiko erraldoia antolatu dute. Euskara ulertzen duten 16 urtetik gorako herritar guztiek parte hartu ahal izango dute. Urretxun eta Zumarragan ere lanean ari dira dagoeneko eta bihar, 18:30etik 19:30era, herri mailako aurkezpena egingo dute. Eguraldi ona egiten badu Areizaga-Kalebarren plazan egingo dute eta txarra egiten badu Gernikako Arbola plazako karpan. Manex Mantxola da Urretxuko eta Zumarragako koordinatzailea. «Helburua hamaika egunez Euskal Herri osoan euskara ahalik eta gehien erabiltzea da. Hau da, dakitenek euskaraz hitz egitea eta ulertzen dutenak beraiei euskaraz egiteko prest egotea. Bi figura egongo dira: Ahobizi eta Belarriprest. Bakoitzak txapa bat eramango du. Lehenengoek euskara ulertzen duten guztiei euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute. Bigarrenek beraiei euskaraz egiteko eskatuko dute, nahiz eta gero beraiek gazteleraz erantzun». Hizkuntz ohituretan eragitea da helburua. «Orain arte, lau pertsonako talde batean batek gaztelerara jotzen badu, gaztelera nagusitzen da. Izan ere, hiztunok simetriara jotzen dugu. Elkarrizketa bat bi hizkuntzatan egitea gogorra da, estres linguistikoa sortzen da. Hori dela eta, normalean bi aldeetako batek amore ematen du. Gure herrian erderaz hitz egiten bukatzen da. Laugarren horrek Belarriprest txapa eramango balu, euskaraz hitz egingo lukete». Parte hartzea Erronka handia da. «Erakundeen eta herri eragileen babesa biltzen eta egitasmoa ezagutzera ematen ari gara. Hilero herri batzarrak egiten ditugu: 18:30etik 20:00etara Zelai Arizti kultur etxean. Bileretan 50 bat lagun elkartzen gara. Talde eragile bat ere eratu dugu. Hamar bat lagunek osatzen dute eta maiztasun handiagoz biltzen da». Bihar aurkezpen nagusia egingo dute. «Ekitaldi dinamikoa izango da eta jendetsua izatea nahi dugu. Jendeak talde txikitan parte hartuko du eta ondoren herriko hamaikakoa aurkeztuko dugu. Alor ezberdinetan erreferenteak diren bizilagunek osatzen dute. Bukatzeko, taldeko argazki bat aterako dugu», azaldu du Mantxolak. Izen-ematea irailaren 20an hasiko da. Mantxolak herritarrak biharko aurkezpenera joatera eta izena ematera gonbidatu ditu. «Proiektu polita da. Jendeak inguru egoki batean euskaraz egitea errazagoa dela ikusiko du. Euskaraldia urtero antolatu behar da eta helburua 20 urte barru Euskal Herria Belarriprest eremua izatea da».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT