Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Jaiak

Urretxuko jaiak denonak dira

Urretxu eta Zumarraga
2018/09/20
Otamotz
Urretxuko ondareen artean, preziatuenetako bat Santa Anastasia jaiak dira. Izan ere, festen antolaketan eta ospatzean herritar ia guztiek parte hartzen dute. Jaien izaera herrikoi eta parte hartzaile horren isletako bat aurkezpen ekitaldia da: oso jendetsua izaten da, ekitaldi ezberdinak antolatzen dituzten elkarteetako kideek parte hartzen baitute. Aurtengo aurkezpenean Jon Luqui alkateak, Maialen Fidalgo zinegotziak, Lekaio elkarteko Jose Luis Garmendiak, karrozero taldeko eta Lurra dantza taldeko Oier Fernandezek, erraldoi eta buruhandien konpartsako Josu Otaegik, Gazte Bideaneko Ane Iturbek, herri kirol elkarteko Mikel Elgarrestak, gastronomia lehiaketako Joxe Jauregik, bertso eskolako Mikel Iturriotzek, txistulari taldeko Ibon Garmendiak, saskibaloi taldeko Telmo Igartuak, Goierri elkarteko Luis Mari Perezek eta Iparragirre-Balerdi musika tailerreko Mikel Calderonek parte hartu zuten. Lekaiori eskerrak Luquik jaien atzean jende askoren lana dagoela gogoratu zuen. Gehienetan aipatzen ez direnak aipatu zituen adibide gisa: egitarauko azala egin duen Anne Bengoetxea donostiarra eta egitarauan publizitatea egiten duten merkatariak. Euskal Jai eguneko monografikoa antolatzeari utzi dion Lekaio elkarteari eskerrak eman zizkion eta herritarrak gozatzera animatu zituen. Fidalgok asteburuan Legazpiko gaueko autobus zerbitzua eta larunbatean Bergara-Antzuola-Beasain-Ordizia zerbitzua egongo direla gogoratu zuen. Beasain eta Ordiziara itzuliko diren autobusak 02:55ean eta 05:25ean irtengo dira Zumarragatik. Berrikuntzei dagokienez, herritarrek ostiralean eta larunbatean berdintasunaren aldeko argazkiak atera ahal izango dituzte Gernikako Arbola plazan. Bestalde, txistularien alardea arratsaldera aurreratu dute.
Lekaio Kultur Elkarteko kideak, 2017ko argazkian.

Lekaio Kultur Elkarteko kideak, 2017ko argazkian.

Pregoia Lekaio taldekoek irakurriko dute eta Garmendiak «ohorea» izango dela esan zuen. Urte hauetan guztietan laguntza eskaini dieten baserritarrei eskerrak eman zizkien eta udaletxeko portaloian lanabes erakusketa ireki dutela gogoratu zuen. Fernandezek karrozeroen eta Lurra taldearen izenean hitz egin zuen. «Karroza bat gehiago egiten ari gara jasandako erasoari erantzuteko eta eskerrak eman nahi dizkiegu karroza horretan lan egiten ari diren guztiei». Otaegik Urretxuko erraldoiak ostiral arratsaldean, igande eguerdian eta karroza desfilean aterako direla aipatu zuen. Igandean Oñati eta Bergarako erraldoiekin dantza egingo dute. Iturbek Gazte Bidean nerabeentzako aisialdi zerbitzuak txosnetan alkohol kontsumo arduratsua bultzatuko duela eta adinekoekin ekintzak egingo dituela iragarri zuen. Elgarrestak, berriz, herri kirol elkarteak idi proba eta kuadrillen arteko sokatira lehiaketa antolatu dituela esan zuen. Jauregik aurtengo gastronomia lehiaketan txipiroiak prestatuko dituztela aipatu zuen. Bestalde, Kilometroak festan ere gastronomia lehiaketa egingo dutela aurreratu zuen. Bertsolariak Iturriotzek abelgorri ferian, txistulari alardean, igande eguerdian eta kandela piztean abestuko dutela esan zuen. Txistulariek, berriz, hiru kalejira egingo dituzte (larunbateko alardea antolatzeaz gain): ostiralean, igande goizean eta karroza desfilean. Igartuak ostiral arratsaldean partida jokatuko dutela aipatu zuen eta Perezek larunbateko xake txapelketaren eta 30eko mendiko bizikleta trabesiaren berri eman zuen. Calderonek musika bandaren kalejirak aipatu zituen eta, bukatzeko, Fidalgok txosnetako kontzertuen, hip-hop jaialdiaren eta Doctor Deseo eta Gozategi taldeen kontzertuen berri eman zuen.

EGITARAUA EGUNEZ EGUN:

  • Irailak 21, ostirala
  • Irailak 22, larunbata
  • Irailak 23, igandea: Euskal Jaia
  • Irailak 24, astelehena: Kuadrillen Eguna

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT