Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Euskal komediante bat Alemanian

Zumarraga
2018/10/04
Otamotz
Josune Goenaga zumarragarrak umetatik maite du antzerkia. Urretxu eta Zumarragako Karmakros antzerki taldean eman zituen lehen pausoak eta ondoren interpretazioa ikasi zuen Madrilen. Parisen, bufoi ikastaro batean, egun bere senarra dena ezagutu zuen: Manuel Schunter alemaniarra. Garai bateko komedianteak bezala bizi dira: alde batetik bestera, Amelia 4 urteko alabarekin. Egunotan Zumarragan daude. Bihar, 22:30ean, Al dente ikuskizuna eskainiko dute Zelai Arizti aretoan. Al dente ikuskizunean antzerki eta zirku garaikideak uztartzen dituzte. Bi langile beraien ametsei buruz hitz egiten hasten dira eta fantasiazko mundu batean murgiltzen dira. Schunter eta Goenagak zirkuko saio ezberdinak egingo dituzte: malabarismoa, akrobaziak, dantza, musika, aizto jaurtiketa, magia… Goenagak euskaraz hitz egingo du eta Schunterrek gazteleraz. «Ez dugu ezer izugarri ondo egiten, baina denetik egiten dugu. Horretarako gogor entseatu eta entrenatzen dugu. Diziplina ezberdinak nahastea, varieté-a, atsegin dugu». Goenagak komediarako joera du. «Madrilen antzerki klasikoa egin nuen, baina komediarako erraztasun handiagoa dut. Komediarekin ikusleengana errazago heltzen naiz. Inork ez dit deitu oraindik drama antzezteko». Manuel_Schunter_eta_Josune-1Lan asko egiten dute. «Gure jarduera nagusietako bat ekitaldiak edo galak aurkeztea da. Jendea afaltzera joaten da eta guk afaria girotzen dugu. Clown edo pailazoak gara, baina ez dugu sudur gorria janzten. Garaikideak gara. Modernoak. Egungo janzkera erabiltzen dugu. Gainontzeko artistak aurkezten ditugu, gure ikuskizuna egiten dugu…». Zirkuan eta antzerkian ere lan egiten dute, beste konpainia batzuekin. Beraien etxebizitza Munichen dago, baina etxetik kanpo etxean baino denbora gehiago ematen dute. Garai bateko komedianteen modura bizi dira: herriz herri. «Suitzan lan egiten dugu, batez ere. Alaba Alemaniako haurreskola batera joaten da, baina uda honetan Suitzako haurreskola batera eraman dugu». Zumarragara ere ekarri dute. «Aitona-amonekin dago. Berarekin bidaiatzea eta antzeztea oso erraza da. Dantza asko gustatzen zaio eta antzezlekura gurekin ateratzeko asmoa dugu, baina oraindik goiz samar da. Atzeko lana oso ondo egiten du: gauzak prestatzen laguntzen dit. Gu lanean gauden bitartean, antzerki saioa antzokiko arduradunen batekin ikusten du». Amelia txikiak oso gustura bidaiatzen du bere gurasoekin, baina ez da bizimodu erraza. «Gizarteak ez dizkigu erraztasunak ematen hala bizi nahi dugunoi, baina burumakur gaudenean, gure aukeraketa dela eta hala bizitzea posible dela esaten diogu gure buruari. Manuelek gipsy (ijito) familia garela esaten du. Lanik ez dugunean, oporrak hartzen ditugu edo ikastaroren bat ematen dugu». Suitzan zaletasun handia dagoela dio. «Oso irekiak eta abegikorrak dira. Zirku garaikideak arrakasta handia du bertan. Antzoki, karpa eta pabiloietan egiten dute eta jendeak diru asko ordaintzen du zirkua ikusteko. Kalean txapela pasatzen duzunean ere, jendeak bilete potoloak ematen ditu». Antzerkia bere ogibidea da, baina batez ere bizipoza ematen dio. Senarra ere antzerkiak eman zion. «Parisko clown eskola batean ezagutu nuen.Bufoi ikastaro bat egiten ari ginen eta Adan eta Evaren rolak betetzea tokatu zitzaigun. Paris, Adan eta Eva… Ordutik, toki guztietara elkarrekin joan gara. Gure ametsa gure ikuskizunekin toki batetik bestera joatea zen eta amets hori betetzen ari gara. Oraingoz oso gustura gaude». Zumarragan, lehenengoz Lehenengoz lan egingo dute elkarrekin Zumarragan. «Kanpoan lan egin dut eta toki guztietatik gauza asko jaso ditut. Kanpoan ikasitako guztia herrian erakusteak ilusio handia egiten dit. Alabari, berriz, ilusio handia egiten dio gure ikuskizuna aitona-amonekin ikusteak». Euskal Herriko toki gehiagotan lan egiteko prest daude. «Duela hiru urte Euskalduna jauregian lan egin genuen, musika ziklo batean». Beraien ametsak betetzen ari dira, komedianteak dira… Etxean egun osoan barre batean ibiliko ote dira ala beraiek ere haserrealdiak izango al dituzte? «Gure lana maite dugu, sortzea maite dugu eta beti buruari bueltak ematen ari gara. Hori dela eta, arauak jarri ditugu. Bazkalorduan ezin da lanaz hitz egin, adibidez. Ezta telefono mugikorra erabili ere. Guk ere eztabaidatzen dugu, baina jendeak barre egiten du. Gure eztabaidek barrea eragiten dutenez, gure ikuskizunetan eztabaidak sartu ditugu». Eta zein hizkuntzatan eztabaidatzen dute? «Nik alabari euskaraz egiten diot eta aitak alemanez egiten dio. Familiako hizkuntza, berriz, gaztelera da. Ameliak euskaraz ondo hitz egitea nahi dut eta Munichen euskaraz jolastuko duen haur talde bat sortu nahi dut. Guraso euskaldun batzuk izena eman dute dagoeneko. Astean behin beraiekin abestu eta jolastuko dut eta ipuinak kontatuko dizkiet. Hemen haurrak euskaraz bizitzea zaila bada, han…», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

Ainhoa Barbarin urretxuarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 23 urteren ondoren

2025/06/20
Urretxu
3

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
4

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
5

Santa Barbarako eserleku erraldoiak haurren kalitate kontrola pasa du

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
6

Urolako jokalariek datorren denboraldiko ekipazioa aurkeztu dute

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT