Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Zumarragako Beldurrezko Zinema Astea azaroaren 3an eta 4an izango da

Zumarraga
2018/10/23
admin
Azaroaren 3an eta 4an Zumarragako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen hirugarren edizioa egingo dute. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko film labur irabazleak eta bi film luze emango dituzte, Zelai Arizti aretoan. Egun bateko sarrerak 5 euro balio du eta bi egunekoak 8. Azaroaren 3ko emanaldia 20:00etan hasiko da. Lehenengo film laburrak emango dituzte eta ondoren What keeps you alive filme luzea. Pelikula honetako protagonista bikote bat da. Basoaren erdira joango dira, laku baten ondoan dagoen etxe bakartu batera, beraien ezkontza urteurrena ospatzera. Asteburu erromantikoa izan behar zena, hil ala biziko ehizaldia bilakatuko da. Azaroaren 4ko saioa 19:30ean hasiko da. Lehendabizi film laburrak emango dituze eta ondoren The Dark film luzea. Duela hamarkada batzuk hil zuten nerabe bat mundutik bakartuta dagoen leku batean bizi da. Bertan, inguratzen den guztia hiltzen eta irensten aritzen da. Egun batean, bere biktimetako baten autoaren maletategian, mutiko itsu bat topatuko du. Biak sekulako abusuen biktima izan dira eta bien artean adiskidetasun sendoa sortuko da. Donostiako zuzendaria Zumarragako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea atzo aurkeztu zuten, Zelai Arizti aretoan. Ekitaldian Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko zuzendariak parte hartu zuen, Josemi Beltranek. «Zinema Astea Donostiatik ateratzea gustatzen zaigu. Gainera, Donostiako emanaldietara Gipuzkoako herrietako jende asko etortzen da. Zumarragara etortzeak lana suposatzen du, baina oso gustura etortzen gara. Zelai Arizti aretoa bikaina da. Irunera ere urtero joaten gara eta aurten Oiartzunera ere joango gara». Zumarragara pelikula bikainak ekarriko dituztela gogoratu zuen. «Batzuk ez dira oraindik zine aretoetara heldu eta beste batzuk ez dira sekula helduko. Film hauek ikusteko aukera bikaina da. Batzuk zinemaldietan bakarrik ikusi ahal izango dira». Edonork ikusteko modukoak dira. «Ez dira oso beldurgarriak, suspentsezkoak baizik. Une txar oso atsegina pasatzeko modukoak dira». Zumarragako aretoa kudeatzen duen Joxi Alonsok film laburrekin asko gozatzen zuela esan zuen. Baita bigarren urtean lehenengoan baino ikusle gehiago egon zirela ere. Herritarrei gonbita luzatu zien. «Aretoa dekoratuko dugu (garezurrak, armiarmak, armiarma-sareak… jarriko ditugu. Eta etortzen direnen artean, zine emanaldietara etortzeko bonu bat zozkatuko dugu», amaitu zuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT