Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

Bi herritar, Erriberako bi ikastolatako zuzendari

Urretxu eta Zumarraga
2018/11/09
Otamotz
Erriberan hiru ikastola daude eta horietako bitako zuzendariak Urretxukoa eta Zumarragakoa dira: Argiñe Korta zumarragarra Tuterako ikastolako zuzendaria da eta Mikel Antia urretxuarra Lodosakoa. Erriberan hiru ikastola daudela kontuan hartuta (hirugarrena Vianakoa da), ez da portzentaia txarra. Gainera, Argiñeren eta Mikelen ama lehengusuak dira. Aranburutarren ar- tean ez al dago beste irakasleren bat Vianara joateko prest? Kortak 27 urte daramatza dagoeneko Tuteran. Argia ikastola asko hazi da bera heldu zenetik. «40 irakasle eta bost ikasle ginen. Familia txiki bat. Egun 200 ikasle eta 22 irakasle gara. Instalazioak asko hobetu dira». Argi_e_KortaEuskararen egoera ere asko hobetu dela dio. «Beste sentimendu bat nabaritzen da. Helduen alfabetatzean ere igoera nabarmena da. AEK eta hizkuntza eskola lan handia ari dira egiten eta elkarte askok euskararen alde lan egiten dute. Nafar guztion hizkuntza da eta normaltzat hartzen da batzuk euskaraz aritzea». Hala ere, lan handia dago oraindik egiteko. Argia ikastolak 2019ko Nafarroa Oinez antolatuko du. Aurkezpena asteazkenean egin zuten, Iruñean. «Laugarrengoz antolatuko dugu Nafarroa Oinez. Lehenengo aldian ere, 1995ean, ni nintzen ikastolako zuzendari. Erronka handia da eta ilusio eta ardura handiarekin hartu dugu». Oso gustura dago Erriberan. «Nire familia txikia egin dut eta gauza asko ikasi ditut. Adibidez, Euskal Herria oso anitza dela eta hori aberasgarria dela. Bestalde, hemen elkartasuna eta lana ezinbestekoak dira». Poza hartu zuen Mikel Antiak Lodosan lan egingo zuela jakin zuenean. «Nire burua ikusi nuen, duela 27 urte. Ilusioa egin zidan. Jende gaztea etortzea ona da. Laguntza izango du eta ziur lan bikaina egingo duela». Lodosako ikastola Antia duela hilabete eskas heldu zen Lodosako Ibaialde ikastolara. «Oraindik egokitzen ari naiz, baina oso gustura nago. Ikastola txikia da. 36 ikasle ditugu, 0-12 urte bitartekoak. Ziklo bakoitzeko gela bat dugu. Adin ezberdinetakoak elkarrekin egotea ondo dago. Elkarri laguntzen diote eta asko ikasten dute». Mikel_Antia-1Gogotsu heldu dio erronkari. «Errespetua ematen du, baina saltsa guztietan sartu zalea naiz eta Lodosan lan egitea beste mundu bat ezagutzeko aukera polita da. Hemengo ikastolen egoera ezin da Gipuzkoakoek bizi dutenekin alderatu. Familia txiki bat gara eta poliki-poliki aurrera egiten ari gara. Baliabide gutxi ditugu, baina beti dago norbait laguntzeko prest». Urretxuarrek eta zumarragarrek ere badute Erriberan euskara sustatzeko aukera. Errigora ekimenaren bitartez, hain zuzen ere. Egitasmo honen helburuak Erriberan euskarari bultzadatxoa ematea, auzolana indartzea, bertako ekoizleei laguntzea eta Euskal Herriko eskualdeen arteko lotura indartzea dira. Horretarako, Erriberako produktuez osatutako saskiak salgai jartzen dira. Jasotako diruaren %25 zonalde zigortuko ikastolak eta AEK indartzera eta, Sortzen elkartearen bidez, sare publikoan D ereduko taldeen sorrera sustatzera bideratzen da. Dagoeneko 800.000 euro bideratu dira. Saskiak Malkor tabernan eta ikastolan eskatu daitezke. Gainera, gaur, 19:30etik aurrera, Erriberako produktuen dastaketa egongo da Zubimusu plazan (Buhame tabernakoa). Bertan, Antiak eta bere lankide batek egitasmoaren berri emango diete gerturatzen diren guztiei. Udazkeneko kanpaina asteazkenean itxiko da. Hurrengo kanpaina udaberrian izango da. Kortak eta Antiak saskiak betetzeko antolatzen diren auzolan saioetara gonbidatu dituzte goierritarrak. Bide batez, Erribera ezagutzeko aukera edukiko dute. Merezi du! «Jaki bikainak eta paraje ederrak daude. Erriberako euskaltzale familiak primeran hartuko ditu», aipatu du Antiak. «Gaur egun garai batean baino gutxiago kostatzen da kilometroak egitea eta Errigorak eskaintzen duen auzolanerako aukera oso aberasgarria da», gehitu du Kortak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
4

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
5

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
6

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT