Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Mikel Laboaren txorikumeak

Urretxu eta Zumarraga
2018/11/29
Otamotz
Mikel Laboaren abesti ezagunena Txoria txori da. Ez da harritzekoa kanta hau Laboaren abesti ikonikoena izatea, bera ere txori bat baitzen. Askatasun osoz eta muga guztiak apurtuz abesten zuen txori bat. Hala, gazteen artean miresmen berezia piztu du beti. 1990ean rock talde garrantzitsuenetako batzuk (Su Ta Gar, Negu Gorriak, Delirium Tremens, M-ak, BAP!!…) Txerokee diskoa eskaini zioten. Larunbatean, Urretxu eta Zumarragako taldeak izango dira Laboaren kantak joko dituztenak. Emanaldia 18:00etan izango da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Kontzertu hau Urretxu eta Zumarragako gazte talde batek antolatu du, Laboaren heriotzaren 10. urteurrena dela eta. Hamalau taldek joko dute: Narrash, Uxue Kerejeta eta Itsaso Triku, Isuo ta Kezman, Alopecia en la Lengua, Samba Dzanga, Hiri Galduak, UTE+DJ Sbns, Yonan, Veiculo Longo, Txost!, ZOL, Klak!son, Paxkal Irigoyen eta Peru Galbete eta Alter Ego. Bakoitzak Laboaren kanta bat abestuko du, moldatuz, abestian inspiratuz… Seaskaren alde Sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai, Zelai Ariztiko leihatilan, 17:00etan. Jasotako dirua Iparraldeko ikastolen elkarteari, Seaskari, emango diote. Iñigo Igartza antolatzaileak kontzertu hau antolatzearen ideia lagunartean sortu zela esan du. «KKinzona irratiko eta gaztetxeko jendeari komentatu genion eta berehala baiezkoa eman zuten. Herriko musika taldeen zerrenda egin genuen eta musikariak prest zeudela ikusi genuenean, udalekin hitz egin genuen eta Zelai Arizti aretoa utzi ziguten». Urretxukoa eta Zumarragakoa ez da Laboari bere heriotzaren 10. urteurrenean eskainiko dioten omenaldi bakarra. «Azpeitin eta Oiartzunen ere omenaldiak antolatu dituzte. Ez da harritzekoa. Izan ere, Mikel Laboaren figurak guztiok batzen gaitu eta guztion miresmena pizten du». Kontzertuan parte hartuko duten musikariak iritzi berekoak dira. «Mikel oso musikari berezia zen. Bere abestietako hitzak oso bereziak ziren eta askori abestiak idazteko gogoa piztu zigun», esan du Iñaki Veruete, Alter Ego taldeko gitarra jotzaileak. Patxi Mujika Alter Ego taldeko baxu jotzaileak ere musikari donostiarra miresten du. «Mikel Laboa umetatik entzun dugun musikari bat da. Eskolan, toki guztietan. Gauza bereziak egiten zituen. Arraroak. Guk larunbatean egin behar duguna egiteko jokoa ematen du. Bere kantak aldatuko ditugu eta berari ere kantak aldatzea gustatzen zitzaion». Zumarragako Zelai Arizti aretoko agertokira musikari oso ezberdinak igoko dira: txalapartariak; DJak; pop, rock eta hardcore taldeak… Laboaren txorikumeek Laboak irakatsitakoa egingo dute: aske hegan egin, aske jo. Mugarik gabe.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT