Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

Gainzuri ikastetxearen bultzadatxoa euskarazko prentsari

Urretxu eta Zumarraga
2018/12/07
Otamotz
Euskarak euskal prentsa behar du eta euskal prentsak irakurleak behar ditu. Goierriko ikastetxeak Berria, Goiberri eta Goierriko Hitzaren harpidedunak dira eta egunkariak eskola material gisa erabiltzen dute. Albisteak aztertzen dituzte, ikasleen artean irakurzaletasuna eta izaera kritikoa bultzatzeko. Urretxu eta Zumarragako Gainzuri ikastetxeak euskal prentsa ikasleen etxeetara ere eramaten du:?urtero Goierriko Hitzaren lau harpidetza zozkatzen ditu familien artean. Lau harpidetzak zozketan parte hartzeko izena ematen duten familien artean zozkatzen dituzte. Aurtengo irabazleak Maialen Segurola, Aimar Arbizu, Julen Mateos eta Jon Gonzalo dira. Arbizuk 10 urte egin zituen atzo eta LHko 5. mailan dago. «Ez dut egunkaria irakurtzeko ohiturarik, baina uda honetan pixka bat irakurri dut». Mateosek 7 urte ditu eta 2. mailan dago, Segurolak 8 urte ditu eta 3. mailan dago eta Gonzalo taldeko txikiena da:?5 urte ditu. Hiru hauek gazteegiak dira oraindik egunkaria irakurtzeko, baina datorren urtean asteartetik ostiralera Hitza etxean jasoko dute. Eta ikusten dena maitatzea errazagoa da. Andres Mena Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeko kideak beraien helburuetako bat euskal prentsa babestea dela dio. Izan ere, euskal prentsa babestuz, euskararen erabilerari bultzadatxoa ematen ari dira. «Ikastetxe honetan euskararekiko dugun konpromisoa handia da. Hizkuntza Normalkuntza Batzordeko kideok jo eta fuego gabiltza, kalean eta eskolan egoera zein den ikusita. Euskararen ezagutza handia da, baina erabilera ez horrenbeste. Gure ekimenetako bat Goierriko Hitzaren lau harpidetza zozkatzea da». Egunkaria urtebetez doan jasoko dute. Goierriko albisteak euskaraz irakurtzeko aukera edukiko dute eta, beharbada, egunkaria ezinbesteko bihurtuko zaie. «Ekintza polita iruditzen zaigu. Batzuk Hitza ezagutzen dute, baina beste batzuk ez. Hasteko, ezagutzera emateko emateko balio du. Euskal prentsa irakurtzera ohitzen badira, hobeto. Ez da ekintza ponposo bat, baina euskal prentsaren aldeko apostu bat da». Hitzaren lau harpidetza zozkatzeaz gain, egunero Berria eta Hitza jasotzen dituzte eta ostiraletan baita Goiberri ere. «Ikasleek egunkariak egunero eskura dituzte eta, ahal dugun neurrian, eskoletan artikuluak irakurri eta aztertzen ditugu. Beraiekin zerikusi zuzena duten albisteak lantzen ditugu batez ere. Programaziotik kanpo dago, baina ahalegina egiten dugu. Izan ere, gure ustez, egunkarian beraien lagunak edo ezagutzen duten jendea ikusteak egunkariak irakurtzera zaletzera eraman ditzake», amaitu du Gainzuri ikastetxeko irakasleak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
3

Zumarragako paleta taldeak Herriarteko Txapelketa jokatuko du

2025/05/14
Zumarraga
4

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
5

"Koloneko minbiziaren detekzio probak bizitza salbatu zidan"

2025/05/14
Urretxu eta Zumarraga
6

Hasi dira Eitzagako jaiak!

2025/05/15
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT