Artiz kaleko aparkalekua ireki dute
Zumarragako Udalak aparkaleku berri bat egin du Artiz kalean. 40 autorentzako tokia du eta gaur goizean ireki dute. Aparkalekua Muno enpresak utzitako lursail batean egin dute, udalak eta enpresak sinatutako akordioari esker. Udalak ArcelorMittal enpresarekin ere akordioa sinatu nahi du, enpresaren lurrazpiko aparkalekua herritarrei irekitzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide