Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Carmina Gonzalez: 95 urterekin, abionetan

Urretxu eta Zumarraga
2019/03/21
Otamotz
Carmina Gonzalez zumarragarraren jarrera txalotzekoa da. Emakumeek diskriminazio handia jasaten zuten garaia bizitzea suertatu zitzaion eta ez zen kikildu. Bidezkoa iruditzen ez zitzaion guztiaren aurka altxatu zen. Prakak janztzen zituen, gidatzeko baimena lortzen lehenengotakoa izan zen eta bere senarra Europa osoan zehar eraman zuen… Larunbatean abioneta batean muntatu zen lehenengoz eta aginteak hartu zituen une batez. Bere bizipoza eredugarria da. Txangoa bere iloba Arantza Mendiak prestatu zuen. «Irungo lagun batek, Juan Monjek, bi eserlekuko abioneta bat du Irunberrin. Aspaldi nire izebari abionetan hegan egitea asko gustatuko litzaiokeela esan nion eta joan zen astean gelditzeko deitu zidan. Abionetara igotzeko orduan ez zuen zalantza izpirik agertu. Izan ere, nire izeba jostuna izan zen, baina bere ametsa pilotua izatea zen. Garai hartan emakumeek ez zuten pilotu izateko aukerarik, ordea. Larunbatean tarte txiki batean aginteak hartu eta guzti egin zuen». Carmina_GonzalezCarminaren bertsioa entzuteak emakume honekiko miresmena areagotzen du. «Pilotuak hegan egiteko boluntario bat eskatu zuen eta Benetan esaten ari al da? pentsatu nuen. Ez nuen zalantzarik izan. Pentsatu izan banu, beharbada ez nukeen egingo. Hori dela eta, erabakiak asko pentsatu gabe hartzen ditut. Dantzaldietan ere hori egiten nuen: mutil bati ez nuela dantza egin nahi esaten banion eta, hala ere, eskutik heltzen bazidan, bitan pentsatu gabe zaplazteko bat ematen nion. Hori da norbere burua defendatzeko modu onena, ala?». Larunbatean ez zuen zaplaztekoak emateko arrazoirik eduki. Izan ere, bere bizitzako ametsetako bat betetzea lortu zuen. «Hegazkin bat pilotatzea nire ametsetako bat izan da beti. Kabina batean sartzea lortu dut, baina pilotatzea beste kontu bat da. Horretarako asko ikasi behar da. Larunbatean, pilotuak aginteak hartzea eskaini zidan. Oso une labur batez bakarrik egin nuen. Ez nago horren zoroa!». Asko gozatu zuen. «Hegazkinetik, Esako urtegia, Leire, Pirinioak, Xabierraldia… ikusi nituen. Zoragarria izan zen. Ilusio handia egin zidan». Zailtasunak zailtasun Kaskoek lan handia eman zioten. «Buru txikia dut eta irrist egiten zuten. Kaskoak eusteaz arduratzen banintzen ez nuen paisaiaz gozatzen eta azkenean burutik kentzea erabaki nuen». Dena den, kaskoak eramatea ez zen gogorrena izan. Gogorrena abionetara igotzea izan zen. Izan ere, bi eserlekuko abioneta batera igotzea oporretara joateko hartzen ditugun hegazkinetara igotzea baino askoz ere zailagoa da. Gainera, Carminak 95 urte ditu. «Ai, ama… Zein gaizki pasa nuen… Izan ere, abioneta hauek ez dute aterik. Hegotik igo behar da. Hegora igotzeko ipurdia hegoan jarri behar izan nuen. Eta ondoren, 25 bat zentimetroko koska gainditu behar izan nuen abionetan sartzeko. 17 urte dituenarentzat, beharbada, ez da oso zaila izango. Baina 95 urte ditugunontzat…». Zaila bai, baina ezinezkoa ez. Carminarentzat ezer ez da ezinezkoa.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT