Goierri kirol elkartearen areto futbol saileko gizonezkoen lehen taldeak ateak itxita jokatuko ditu Aldiri kiroldegian jokatuko dituen denboraldiko azken partidak. Klubak berak erabaki du hala jokatzea, martxoaren 2an egondako istilu batzuengatik.
Inauterietako larunbatean Goierrik Durangoko Sasikoa taldearen aurka jokatu zuen. Epaileak partida gelditu zuen, mozorrotuta zeuden gazte batzuk pistolekin plastikozko bola bat jaurti ziotelako. «Gazte hauek jarraitzaile sutsuenak egoten diren tokian zeuden eta harmailaren zati hori hustu genuen arte, partida geldirik egon zen», aipatu du Javier Garcia de Andoin Goierri elkarteko lehendakariak.
Epaileak aktan bola jaurti ziotela jarri zuen eta federaziokoek areto futbol saileko arduradunari deitu zioten. «Berriro halako zerbait gertatzen bada, kiroldegia itxiko digutela ohartarazi zioten. Goierriren historian ez da halakorik gertatu».
Hala, klubak gutun bat bidali zuen federaziora, epaileari eta federazioari barkamena eskatuz. Gainera, falta diren partidak ateak itxita jokatzea erabaki dute. «Taldea gaizki doa eta jarraitzaileen babesa behar du, baina ezin gara arriskatu. Kiroldegia ixten badigute, beste herri batean jokatu behar dugu eta bidaia ordaindu».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.