Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Jon Tena: orain, urrearen bila

Urretxu eta Zumarraga
2019/04/26
Otamotz
Jon Tena txirrindulari urretxuarra emaitza bikainak lortzen ari da iraupen luzeko mendiko bizikleta probetan. Martxo amaieran brontzezko domina lortu zuen Espainiako MTB ultramaratoian eta joan zen astean hirugarren postuan sailkatu zen Gironan jokatu zen Munduko Kopako proban. Garaipena geroz eta gertuago du, beraz. Tenaren aita futbolaria izan zen, Urolarekin Hirugarren Mailan jokatu zuen, baina berak nahiago bizikleta baloia baino gustukoago du. «Umetan futbola eta txirrindularitza uztartu nituen. Kadete mailan mononukleosia izan nuen eta denboraldi osoa galdu nuen. Mononukleosia oso gogorra da kirolarientzat. Izan ere, aldapa bat igotzen saiatzen zaren bakoitzean erdi hilda bukatzen duzu. Osatu nintzenerako, gazte mailakoa nintzen. Futbola utzi nuen eta ordutik txirrindularitza bakarrik egin dut. Aitak futbolean jokatu zuen, baina nik nahiago dut txirrindularitza». Aita futbolaria izan zen, baina txirrindularitza ere gustukoa du. «Umetatik bizikletan ibiltzera eraman ninduen eta hala zaletu nintzen. Hasieran errepideko lasterketetan parte hartu nuen. Sendatu nintzenetik, berriz, mendiko probetan parte hartzen dut». Mendia nahiago Beti gehiago gustatu zaio mendiko bizikleta errepidekoa baino. «Garai batean hemen ez ziren haur mailako mendiko bizikleta lasterketarik antolatzen, baina niri mendian lehiatzea gustatzen zait». Distantzia olinpikoa eta maratoia probatu ditu eta azken honen aldeko apustua egin du. «Maratoian zentratzea erabaki dut. Izan ere, ondo egin nahi baduzu, aukeratu beharra baduzu. Distantzia luzeko probetan hobeto moldatzen naiz». 20 urte bakarrik ditu, baina dagoeneko emaitza bikainak lortu ditu. Herriko taldean hasi zen eta egun Bilboko Bike Zona taldeko kidea da. «Orain arteko emaitza onenak aurten lortu ditut. Martxoaren 24an, Cambrils-eko (Herrialde Katalanak) Munduko Kopako proban, seigarren egin nuen 23 urte azpikoen artean. Espainiako txapelketan hirugarren egin nuen eta VolCat UCIn bigarren egin dut eta lehen espainiarra izan naiz». Buru-belarri entrenatzen ari da eta fruituak jasotzen ari da. «Lehen errepideko probetan eta distantzia olinpikoko probetan ere parte hartzen nuen. Aurten maratoietan bakarrik parte hartzen ari naiz eta nabari da. Astean 20-30 ordu entrenatzen dut. Egunero. Lehen 14-16 ordu egiten nituen astean eta entrenamenduak biziagoak ziren». Errepidean entrenatzen du, batez ere. «Ia egunero errepidean entrenatzen dut. Mendian entrenatzea gustatuko litzaidake, baina hemen lokatz asko egoten da eta mendian entrenatzea oso zaila da. Errepidean entrenatzea eraginkorragoa da. Mendira lokatzik ez dagoenean bakarrik joaten naiz, teknika lantzeko. Nire entrenatzailea Ordi- ziako Sasoian zentroko Juanma da. Hiru urte daramatzat berarekin eta ondo ezagutzen dugu elkar. Hori oso garrantzitsua da». Bike Zona taldeko kidea da. «Babesleak lortzea oso garrantzitsua da. Orbeak bizikleta eman dit, Victory Endurance enpresak elikagaiak ematen dizkit, Trackstar enpresak gurpilak ematen dizkit eta Bike Zona taldeak arropa, izen-ematea, bidaia eta ostatua ordaintzen ditu. Laguntza honi guztiari esker, ez dut diru asko galtzen. Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza goi mailako gradua egin dut eta Urretxuko kiroldegian lan egiten ari naiz». Asteburuetan txirrindularitza probetan parte hartzen du. Maratoietan eta ultramaratoietan parte hartzen du. Maratoiak 60 eta 120 kilometro artekoak dira eta ultramaratoiak 120 eta 180 artekoak. «Lana eta txirrindularitza uztartzea ez da erraza, baina aurten horren aldeko apustua egin dut. Ahal dudan bitartean, biak uztartuko ditut. Kirol munduan noraino hel naitekeen jakin nahi dut». Hurrengo erronkak Denboraldi honetarako jarritako helburuak lortzen ari da Jon Tena. «Helburu nagusiak Cambrils-eko Munduko Kopako proba, Espainiako ultramaratoi txapelketa, VolCat proba, Gironako Munduko Kopako proba eta Espainiako maratoi txapelketa dira. Gironako proba ekainaren 1ean izango da eta Espainiako maratoi txapelketa irailaren 8an». Lehenago, maiatzaren 9tik 12ra, La Rioja Bike Race nazioarteko itzulian parte hartuko du. Maiatzaren 25eko Urola Garaia BTT Maratoian ere parte hartuko du, noski. «Etxeko proba da eta asko gustatzen zait parte hartzea. Oso proba gogorra da. Polita, baina infernu hutsa. Lasterketak prestatzeko oso egokia». Epe luzera, bere helburua bizikletaz gozatzen jarraitzea da. «Oso goiz da oraindik noraino hel naitekeen esateko. Nire na- hia bizikletaz gozatzea eta bizikleta munduan lan egitea da. Txirrindulari profesional bezala ez bada, haurrei irakasten. Txirrindulari onenak italiarrak, frantziarrak, suitzarrak… dira. Baina hemen ere talde indartsuak daude. Nire ametsa talde horietako batean tokia egitea da. Talde horiek Munduko Kopako proba guztietan parte hartzeko aukera ematen dute», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
2

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
5

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
6

Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak hilaren 15ean jarriko dira salgai

2025/07/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT