Elkarrekin-Podemos koalizioak udal hauteskundeetarako Urretxun eta Zumarragan aurkeztuko dituen taldeak eta programak aurkeztu ditu gaur, Areizaga-Kalebarren plazan egindako ekitaldian. Ines Benitez eta Oroitz Agirre alkategaiekin batera, Joserra Becerra Equo-Berdeak taldeko parlamentariak eta Carmen Salido Batzar Nagusietarako hautagaiak ere parte hartu dute.
Elkarrekin-Podemos alderdia “aldaketa sozialean sakontzeko asmoarekin” aurkezten dela azaldu du Benitezek, eta bide batez, “udalak herritarrengana gerturatzeko” helburuarekin. “Zumarraga feminista, sozial eta inklusiboa posible dela sinetsita ekiten diogu apustu honi; partehartzea legealdiaren zutabetzat hartuta eta alderdi ezberdinen artean Zumarraga irekiagoa eta gardenagoa lortzeko helburuarekin”. Etxebizitza duin baterako eskubidea defendatu dute, eta horretarako, herritarren babeserako politika publikoak proposatu dituzte.
Bi herrien arteko elkarlana bultzatzeko beharra ere azpimarratu du Benitezek. “Bi herrien arteko batasun politikak bultzatu nahi ditugu, herritarren bizimodua hobetzeko bi herrien arteko elkarlanean sakonduz”. Talde lanean osatutako programa egin dutela esan du, “jendeari kasu eginez gobernatzeko pentsatua, eta ez interes partikularrei men eginez”. Herriko komertzioa, industria, kultura, ekosistema eta ondarea ere gogoan izan dituzte. Eta bereziki, Arcelorreko langileen borroka eta itxiera. Horregatik, “bailarako industria birgaitzeko lanean jarraitzeko konpromisoa” agertu dute, eta herriko “kale eta auzoen bizitza komertziala berpizteko politikak” garatzekoa.
Oroitz Agirre Urretxuko alkategaiak ere, “herriko emakumeen kolektiboei ahotsa” emateko asmoa agertu du, batez ere “Zumarragako adinekoen egoitzako langile eta zaintzaileak” izan ditu gogoan, “hilabete luzez borrokan” ari baitira. Erakundeei, sindikatuei eta inplikatu guztiei, “alde guztientzat onuragarria izango den konponbide bat” bilatzeko eskatu die, beti ere “langile hauen ezinegona eta lan baldintzak kontutan hartuta”. Urretxun eta Zumarragan astero biltzen diren pentsiodunak ere gogoan izan ditu Agirrek, “beraien eskubideengatik ez ezik, langile guztien alde” ari baitira borrokan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.