Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Urretxu eta Zumarragako 24 dendak 'Shopping night' festa egingo dute

Urretxu,Zumarraga
2019/06/07
Otamotz
Urretxuko eta Zumarragako BiTartean merkatari elkarteak Shopping Night festaren hirugarren edizioa antolatu du gaurko. Bi herrietako 24 dendak parte hartuko dute. Denda horiek 22:00ak arte egongo dira zabalik eta guztietan sorpresak egongo dira, 19:00etatik aurrera. Gainera, 22:00etatik gauerdira food truck delakoak egongo dira lizeoko patioan. Shopping Night festaren hirugarren edizioa atzo aurkeztu zuten, BiTartean elkartearen lokalean. Ekitaldian Maria Pavon merkataritza teknikariak, Josu Zipitria BiTarteaneko lehendakariak eta Cristina Alfonso, Ana Belen Cuadrado eta Nekane Iturbe merkatariek parte hartu zuten. Pavonek orain arteko bi edizioak oso arrakastatsuak izan direla esan zuen. «Lehen urtekoa esperimentu ausart bat izan zen, baina oso ondo joan zen. Iaz, berriz, hobekuntza batzuk egin genituen. Adibidez, txu-txu trena jarri genuen denda batetik bestera joateko». Aurten ere berrikuntzak egongo dira. Nagusia, lizeoko patiokoa: chill out bat jarriko dute. Bertan, atseden hartzeko tokia, musika eta food truck delakoak egongo dira. Furgoneta horietan jana eta edana zerbitzatuko dute. 10 eurotik gorako erosketa bakoitzeko, kontsumizio bat hartzeko txartela emango dute dendetan. Aipatu bezala, aurten 24 dendak parte hartuko dute: Natalietta, Maraï&NKN, Naif Concept Store, Arku, Aginaga eta Amane arropa dendak, Clic&Vape lurruneztagailu denda, Mentxu&-Yone eta Baby haurrentzako jantzi dendak, Bidegorri eta Intersport kirol dendak, Formatek informatika denda, Oskarbi eta Aristizabal zapata dendak, Casa Lopez iberiko denda, Quo, Elisabeth, Xarmanki eta M.N. apaindegiak, Argiki argiztapena, Julita mertzeria, Douglas lurrindegia, Josune janari denda eta Goilore lore denda. Merkatari batzuk elkarrekin arituko dira. Baten produktuak bestearen dendara eramango dituzte, alegia. Parte hartzaileek globo eta alfonbra gorriak jarriko dituzte beraien denden kanpoaldean, herritarrek ekimenean parte hartzen ari direla jakin dezaten. Dendetan tailerrak, deskontuak eta luntxak egongo dira, besteak beste. Lan gogorra Pavonek merkatariek festa hori antolatzeko egindako lana azpimarratu zuen. «Batzorde bat osatu da eta oso gogor lan egin du. Taldean lan egin dute eta giroa oso ona izan da. Hori da merkataritzak behar duena: merkatariek elkar laguntzea». BiTartean elkarteak geroz eta bazkide gehiago dituela aipatu zuen: dagoeneko 97 kide dira. Bestalde, Shopping Night festa hiriburuetan bakarrik antolatzen dela esan zuen. «Hirietan egiten da. Halako festa duen herri bakarra Urretxu-Zumarraga da». Merkatariek gaurko festaren helburua bezeroei eskerrak ematea dela azaldu duten. «Etxetik irten daitezela. Dendak bisita ditzatela eta beraientzat prestatu ditugun sorpresez goza dezatela». Bukatzeko, udalei eskerrak eman zizkieten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT