Musti Taldeak Santi Zabaleta saria emango die Realeko neskei
Hilaren 22an Musti Mujika zenaren omenezko txapelketa jokatuko da Argixaon. 11:30ean Realeko eta Urolako beteranoek futbol partida jokatuko dute. Gainera, Santi Zabaleta omenduko dute. Zabaleta, Musti Taldeko lehendakaria, maiatzean hil zen. Bera omentzeko Santi Zabaleta saria sortu dute. Aurten Realeko neskei emango diete, Kopa irabazteagatik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide