Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Iker Gutierrezek irabazi du Santa Isabel jaietako argazki lehiaketa

Urretxu eta Zumarraga
2019/07/11
Otamotz
Iker Gutierrez zumarragarrak Santa Isabel jaietako argazki lehiaketa irabazi du, bigarrengoz jarraian. Bigarren saria Vicente Villarrek irabazi du eta hirugarrena Jennifer Caballerok. Herriko argazkilari baten bilduma onenari saria Mikel Laiglesiak lortu du. Haurren mailan, lehen saria Raul Ruizek irabazi du, bigarrena Unai Azarolak eta hirugarrena Xabat Laiglesiak. Saritu guztiak Zumarraga eta Urretxukoak dira, Caballero izan ezik. Azken hau bergararra da. Lehiaketan bederatzi argazkilarik parte hartu dute eta epaimahaia argazkia elkarteko hiru kidek osatu dute: Javi Alonsok, Jokin Antoñanak eta Iñaki Oiarzabalek. Sari banaketa ekitaldia larunbatean izango da: 12:00etan, Antioko interpretazio zentroan. Sariak banatu aurretik lehiaketara aurkeztutako lanak erakutsiko dituzte. Parte hartzaileek sei argazki osatutako bilduma bat aurkeztu behar zuten. Gutierrezen bilduman helduen danborrada, haurren danborrada, zezentxoak, su artifizialak, Santa Isabel eguna eta dantza libreko txapelketa ageri dira. Santa Isabel egunean ez zuen berak nahi zuen argazkia lortu. «Despistatu egin nintzen eta beste argazki bat atera behar izan nuen. Horri esker, argi dut zein izango den datorren urteko argazkietako bat. Hamar urte daramatzat dagoeneko lehiaketa honetan parte hartzen eta geroz eta zailagoa da ez errepikatzea. Sei argazki aukeratzea ere oso zaila da. Izan ere, 1.600 atera nituen. Santa Isabel egunean 500 atera nituen», azaldu du Gutierrezek. 1.600 argazki horietatik gehien gustatzen zaioan zezentxoena da. «Ez da beste argazki batzuk bezain ikusgarria, baina istorio bat kontatzen du. Argazkia ikusita, badakizu zer gertatu den eta gertatuko den».
Iker_Gutierrez «Zumarragako Santa Isabel jaietan 1.600 argazki atera nituen, gutxi gorabehera» «Su artifizialak ez dira aurreko urteetakoak bezain ikusgarriak izan aurten» Aurten, iaz ez bezala, su artifizialetako argazki bat aurkeztu du. Iaz ez zuen lortu, lainoa sartu baitzen. Dena den, ez da gustura gelditu. «Jaiak hasi baino hamar egun lehenago, dagoeneko banekien argazkia nondik aterako nuen eta enkoadraketa zein izango zen. Aurtengo suak ez dira aurreko urteetakoak bezain ikusgarriak izan, ordea». Apar-festetako argazki bat aurkezteko aukerarik ez izateak ere amorrua eman dio. «Apar-festak asko gustatzen zaizkit, haurren ilusioa islatzen baitu. Oso argi nuen zein argazki atera nahi nuen, baina aurtengo lehiaketan ez digute apar-festetako argazkiak aurkezten utzi. Izan ere, hilaren 28tik aurrera ateratakoak aurkeztu behar ziren eta apar-festak egun batzuk lehenago izan ziren». Hala eta guztiz ere, lehen saria lortu du. Horretarako, jaietako egun guztietan kamerarekin atera zen kalera. «Ordu asko eman ditut lanean. Jaietan, kamerarekin joan nintzen toki guztietara. Baita afaltzera ere. Nire bikoteari ez zaio batere gustatzen umeekin uztea argazki bat ateratzera joateko. Lehiaketan lortutako sariarekin afariren bat egingo dugu». Gutierrez mugikorraren eskutik zaletu zen argazkigintzara. Parrandetako argazkiak ateratzen zituen eta pixkanaka zaletu egin zen. Aldizkariak eta tutorialak irakurtzen ikasi zuen eta egun reflex kamera bat du, noski. Inguruko herrietako lehiaketetan parte hartzen du. Bere herriko jaietako lehiaketa bi aldiz irabazteaz gain, bere argazki bat National Geographic aldizkari ospetsuan argitaratzea lortu du. Argazki hori Mutrikuko portuan atera zuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT