Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Asteartean jarriko da indarrean ibilgailuak aparkatzeko ordenantza

Urretxu eta Zumarraga
2019/09/26
Otamotz
Datorren asteartean jarriko da indarrean ibilgailuak aparkatzeko muga arautzeko ordenantza. Zumarragako erdiguneko hainbat kaletan ordu eta erdi baino gehiagoz aparkatzen dutenek isuna jasoko dute. Ordenantza uztailaren 18an onartu zen eta ez da alegaziorik aurkeztu. Irailaren 10etik udaltzainak oharrak jartzen ari dira kale horietan aparkatuta dauden autoetan eta kale horietako portaletan: Soraluze, Euskadi plaza, Legazpi, Elizkale (elizaren ondoko aparkalekuak), Bidezar, Piedad eta Iparragirre. Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 21:00etara, ordu eta erdiz aparkatu ahal izango da gehienez. Legazpi eta Soraluze kaleetan azoka egunetan ere aparkaldia mugatuta egongo da: 08:30etik 14:30era. Arau-hauste arina 30 eta 100 euro arteko isunarekin zigortuko da. Arau-hauste larriak (hiru ordutik gora aparkatzea) 200 euroko zigorra izango du. Mikel Serrano alkateak astearteko bilkuran eman zuen ordenantza indarrean jartzearen berri. Helburua herriko merkatariei laguntzea dela esan zuen. Bi igogailu gehiago Osoko bilkuran beste gai batzuk ere landu zituzten. Euskadi plaza eta Jai Alai kalea eta Esteban Orbegozo eta San Isidro lotuko dituzten bi igogailuak irisgarritasun planean sartzea onartu zen. Helburua Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak jaso ahal izatea da. Alderdi guztiek alde bozkatu zuten. Hizkuntza Politika sailaren txosten bat ere hizpide izan zen. Udalak hiru lanpostutan (arkitektoa, mantentze arduraduna eta diruzaina) 3. hizkuntza eskakizuna mantentzea eskatu du eta Hizkuntza Politika sailak onartu egin du, baina 4. hizkuntza eskakizuna ezartzea aholkatu du. PSE-EE, EAJ eta Elkarrekin Zumarragak aldeko botoa eman zuten eta EH Bildu abstenitu egin zen. Josu Aztiria EH Bilduko bozeramaleak Hizkuntza Politika sailaren aholkua jarraitzea eskatu zuen. Osoko bilkuran Zumarragarekin programako Zuekin Berritu diru laguntzez ere hitz egin zen. Rosa Maiza zinegotziak azken urte hauetan emandako diru laguntzen berri eman zuen. Laguntza horiek aurreko legealdian ezarri ziren herriko enpresa txikien lehiakortasuna hobetzeko. Bi laguntza mota daude: lehiakortasuna hobetzeko egiten diren planetarako eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako. Plangintzek %90eko laguntza jasotzen dute eta inbertsioek %25ekoa. Inbertsioa 10.000 eurokoa izan behar da, gutxienez. Aurten zazpi enpresak eskatu dituzte laguntzak: bostek lehiakortasuna hobetzeko azterketetarako eta bik inbertsioetarako. Eskaera bat atzera bota da, ez dituelako baldintzak betetzen. Udalak 29.000 euroko laguntza emango du guztira. Aurrekontua 25.000 eurokoa denez, Zumarragarekin programako beste diru laguntza batzuetatik hartuko du dirua. Zuekin Berritu 2016an jarri zen abian eta ordutik hamabi enpresak aurkeztutako 27 proiektuk jaso dute laguntza. 95.300 euro banatu dira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT