Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Iparragirreren jaiotzaren 200. urtemugako programa aurkeztu du udalak

Urretxu eta Zumarraga
2019/10/02
Otamotz
Urretxuko Udalak eta gizarte eragileek Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko ekitaldiak aurkeztu dituzte. Antzerki eta musika emanaldi ugari egongo dira, besteak beste. Joxe Mari Iparragirre 1820ko abuztuan jaio zen eta urteurrena datorren urtean zehar ospatuko da. Helburua bere ekarpena eta Urretxu ezagutzera ematea da. Udalak eta herritarrek urtebete baino gehiago daramate lanean. Komunikazioari dagokionez, Fitbak enpresak Iparragirreren artxiboa katalogatu du eta urretxu.eus webgunean argitaratu du. Musika arloan, Gorka Hermosak eta Gontzal Mendibilek kontzertu bat egingo dute. Bertan, Hermosak Urretxutik mundura lana estreinatuko du. XIX. mendera bidaia 2019-10-02-p006_f01-500x354Gainera, Euskal Kantuzale Elkartearen eta Euskal Herria Kantuz sarearen eskutik, Urretxuk XIX. mendera bidaiatuko du eta herrian elkartutako guztiek Iparragirreren kantak abestuko dituzte. Antzerkia ere egongo da. Horretaz gain, 2020an ere Donostiako Musika Hamabostaldiak Urretxu bisitatuko du. Gainzuri ikastetxekoek Iparragirreri buruzko egutegia egingo dute eta haur abesbatzen topaketa antolatuko dute. Donostia, Hendaia eta Donibane Garaziko abesbatzek parte hartuko dute. Antzerkiari dagokionez, Karabansarai enpresak Angelita, Iparragirreren bertso askea antzezlana prestatuko du. Lan hori Euskal Herri osoan antzeztuko da. Gainera, Bilboko Loraldia kultur elkarteak Iparragirreri buruzko antzerki musikatu bat egingo du. Hau ere Euskal Herri osoan antzeztuko da. Zineak ere izango du tokia urteurrenean. 200 urte, 100 metro filma egingo dute. Bertan, Jon Maia bertsolari urretxuarrak Joxe Mari Iparragirreren bizitza egungo bertsolari baten begietatik aztertuko du. Literaturari dagokionez, Koldo Izagirre eskulturak dituzten bertsolariei buruzko liburua idazten ari da. Bertsoaren harria du izenburua. Francisco de Paulak, berriz, Iparragirre en la corte liburua aurkeztuko du Madrilen eta Urretxun. Horretaz gain, Iparragirre literatur sariei bultzadatxoa emango zaie. Turismo arloan, Urretxuko Udalak, Zumalakarregi museoak eta Igartubeiti baserriak Iparragirreren ibilbidea antolatuko dute. Gainera, orientazio jolas baten bidez Iparragirreren garaiko Urretxu ezagutzeko aukera egongo da. Bestalde, Hezi2de enpresak Urretxu, Angela Kerexetaren begietatik bisita gidatua eskainiko du. Lurra dantza taldeak ere bere ekarpena egingo du. Iparragirre eta Angelaren trajeak egingo ditu eta 2020ko herri arteko folklore jaialdira Uruguaiko eta Argentinako taldeak ekartzen saiatuko da. Iparragirre bi herrialde horietan bizi izan zen eta bertan ere arrastoa utzi zuen. Atzo bertan Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrean parte hartzen ari direnak Urretxun egon ziren. Gontzal Mendibilek Iparragirreren kanta batzuk abestu zizkien eta Urretxuko olerkariaren mausoleoa bisitatu zuten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT