Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Bizitza osoa ongintzan

Urretxu eta Zumarraga
2019/11/29
Otamotz

Ascensio Uribesalgo eta Maria Elvira Saenz senar-emazteek urte asko daramatzate gizarte lanetan: Antioko baselizan, Nagusilanen eta Donejakue Bidean. Saenz musika eskolako irakaslea izan zen, gainera.

Ascensio Uribesalgo zumarragarrak eta Maria Elvira Saenz donostiarrak ia 60 urte daramate ezkonduta. Herrian oso ezagunak dira, beraien jatortasunagatik eta gizartearen alde egiten duten lanagatik. Antioko Lagunen Elkartekoak eta Nagusilaneko boluntarioak dira eta Donejakue Bideko Beasaingo aterpean lan egiten dute. Uribesalgok eta Saenzek duela 60 urte ezagutu zuten elkar, Club Vasco de Camping elkartearekin Europara egin zuten bidaia batean. «Urtero bidaia bat antolatzen zuten eta ni lagun batekin joan nintzen. 25 egunetan Europako sei herrialde zeharkatu genituen: Frantzia, Belgika, Holanda, Danimarka, Suedia eta Alemania», oroitzen du Saenzek. «Tere Artetxek bidaia haren berri eman zidan eta joatea erabaki nuen. Urretxutik Maritxu Ugalde joan zen». Bidaiaren ondoren, elkarrekin ateratzen hasi ziren. «Bazkari bat antolatu zen Donostian, bidaian ateratako argazkiak trukatzeko. Zerrendan guztion telefono zenbakiak zeuden eta Ascensiok deitu egin zidan. Ez zekien jatetxea non zegoen eta bertara laguntzeko eskatu zidan. Nire bila etorri zen eta elkarrekin joan ginen. Bazkariaren ondoren, Donostia ezagutzeko gogoa zuela esan zidan. Handik bi urtera ezkondu ginen». Saenzi kosta egin zitzaion Zumarragako bizimodura moldatzea. «Ez nuen Zumarraga ezagutzen eta gauza batzuk oso deigarriak iruditu zitzaizkidan. Adibidez, jendea nitaz horrenbeste kezkatzea. Saskigileen aldapan bizi ginen, Ascensioren gurasoak hirugarren solairuan eta gu laugarrenean. Behin emakume batek ea zergatik ez nuela arropa eskegitzen galdetu zidan. Ascensioren amaren etxean eskegitzen nuen, eraikinaren atzealdean! Bestalde, dotore janzten nintzenean, batzuk Zein dotore jarri den, kanpora joango da esaten zuten. Gauza horiek oso deigarriak iruditzen zitzaizkidan», azaldu du. Pixkanaka, Zumarragako bizimodura ohitu zen. Lau seme-alaba izan zituzten. Koxkortu zirenean, musika eskolan lan egin zuen. «Guraso elkarteak boluntarioak eskatu zituen eta Ramon Esnaola, Maite Palacios eta hirurok hasi ginen. 13 urtez musika eskolako irakaslea izan nintzen».   Maria_Elvira_Saenz_eta_Asc-1
«Gurasoak Antion ezkondu ziren, 1927an: garai hartan ez zen inor han ezkontzen» Ascensio Uribesalgo (Nagusilaneko arduraduna) «Guraso elkarteak boluntarioak eskatu zituen eta aurkeztea erabaki nuen» Maria Elvira Saenz (Musika eskolako irakasle ohia)
    Antion askoz ere lehenago hasi ziren lanean. Izan ere, Uribesalgotarrek asko maite dute Zumarragako baseliza hori. «Nire gurasoak Antion ezkondu ziren, 1927an. Garai hartan ez zegoen Antion ezkontzeko ohiturarik eta lehenengoak izan ziren. Handik gutxira, nire izebek Antioko arropak garbitzeko ardura hartu zuten. Ni, berriz, administratzaile lanetan hasi nintzen soldadutza bukatu nuenean». Bere emazteak ere Antioko lanetan laguntzen du. Donejakue Bideko aterpeetan ere lan egiten dute. 1991n Bidea egin zuten eta ondoren erromesei laguntzea erabaki zuten. 27 urte daramatzate lan horretan. Burgosko San Juan de Ortega herrian, Orreagan eta Errioxako Santo Domingo de la Calzadan lan egin zuten. Egun, Beasaingo aterpean lan egiten dute. «Erromesei ongi etorria egiten diegu eta aterpea garbitzen dugu. Hamar bat egun ematen ditugu bertan. 13:30 aldera joaten gara bertara. Erromesen bat badago lo egitera gelditzen gara, eta bestela lana bukatu ondoren etxera itzultzen gara». Nagusilan Horretaz guztiaz gain, Nagusilaneko boluntarioak dira. Uribesalgo Urretxuko eta Zumarragako taldeko arduraduna da, baina aurki lekukoa pasako du. «Juanito Garitano, Zumarragako alkatea izan zen, Nagusilani buruzko hitzaldi bat ematera etorri zen. Hitzaldi haren ondoren, izena ematea erabaki genuen», oroitzen du Saenzek. Garai hartan Jose Antonio Mendizabal zen Urretxuko eta Zumarragako taldeko arduraduna. Berak utzi zuenean, Uribesalgok hartu zuen lekukoa. «Norbaitek hartu beharko du eta moldatuko gara, esan nion. Uztera goaz. Hiru lagunek hartuko dute lekukoa. Bazen garaia: Ascensiok 87 urte ditu dagoeneko», dio Saenzek. Hemendik aurrera, denbora gehiago edukiko dute paseatzeko. «Lehen Belokira joatea gustatzen zitzaigun, eta egun bidegorrirra joaten gara». Urte askotan ikusi ditzagula bidegorrian, Antion, geriatrikoan eta Beasaingo aterpean!

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT